Ruth Benedict
antropologo estatubatuarra
Ruth Benedict, jaiotzez Ruth Fulton (New York, AEB, 1887ko ekainaren 5a - New York, 1948ko irailaren 17a) Estatu Batuetako antropologoa izan zen.
Biografia
aldatu1923an, doktore egin zen Columbiako Unibertsitatean. 1925etik 1939ra, Journal of American folklore eman zuen argitara. Kulturaren eta nortasunaren arteko loturak eta zerikusiak aztertu zituen.
Lan aipagarrienak hauek dira: "Gizona eta kultura" (1934), "Zuñien antropologia" (1935), "Antropologia eta giza zientziak" (1948).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.