Gibel hori-ubel
Gibel hori-ubela (Russula violeipes) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da mina, baina sukaldean duen portaera kaskarra da, itsaski egosien usaina, leundu beharrean egostean, handitu egiten da.
Gibel hori-ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula violeipes Quél., 1898 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 3,7 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, zurruna, lehenik ganbila gero hondoratua, hori-berde kolorekoa, oliba-horixka orban karmin-moreekin edo gorrixka-arrexka kolorekoekin; azala itsatsia, ertza ildaskatu samarra.
Orriak: Estu, berdinak edo oinaren aldera urkilatuak, estuak, mehetuaz subdekurrenteak, zuriak, ondoren lasto kolorekoak, koipetsuak.
Hanka: 3,7 - 7 x 1 - 3 cm-koa. Solidoa eta zurruna, ondoren harroa eta leizetsua, kolore hori argikoa, more-purpuraz edo purpura zikinez garbitua.
Haragia: Lehenengo sendoa eta zurruna, ondoren harroa, zuria, itsaski egosien usaina du eta zapore gozoa.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Violeipes epitetoa moretik dator, kolore purpurako bioletatik eta "pedís" "pie" zurtoinetik. Zurtoin bioletarekin esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuJangarria, baina kalitate kaskarrekoa.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuCitrina aldaeraren kapelak kolorea hori biziagoa du. Tonu berdexkak edo horixkak dituzten beste batzuk, Russula ochroleuca eta Russula fellea dira.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuAustralia, Europa, Koreako penintsula, Japonia eta Ipar-ekialdeko Ameriketako Estatu Batuak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Russula violeipes, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 124 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..