Russula pectinatoides

Russula pectinatoides Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain eta zapore desatseginak ditu.

Russula pectinatoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula pectinatoides
Peck, 1907

Sinonimoak: Russula consobrina var. pectinatoides, Russula pectinata subsp. pectinatoides, Russula pectinatoides var. pseudoconsobrina.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, deprimitua edo inbutu itxuran, hauskorra, ertz ildaskatua, arrosa koloreko pikorrez estalia, kanela koloreko orbanekin. Kapelaren azala bereizgarria, lehorra, eguraldi hezean likatsua, zurbila, lasto kolorekoa edo marroi-horixka.

Orriak: Zabal, estuak, hauskorrak, leunak, finak, horixkak eta batzuetan arrexka kolorekoak.

Hanka: 2 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, gutxi-asko leuna, sarritan leizetsua, barnehutsa, zurixka edo hori zurbila, oinarrian gorrixka.

Haragia: Ez oso tinkoa, zuria (ebakitzean ez da kolorez aldatzen). Usain desatseginekoa (Marokoko gerezia, argizaria, esperma …) eta zaporea apur bat akrea, garratza. Kapelak potasa erreaktiboarekin magenta kolore oso zurbila hartzen du. Espora-jalkina krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Pectinatoides epitetoa, Russula pectinata delakoaren antzekoa delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Russula foetens delakoak, zapore are garratzagoa eta desatseginagoa du, sendoagoa da eta oinaren oinarria ez da gorritzen.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Bakarka, sakabanatuta edo gregario haz daiteke. Hostozabalen edo koniferoen egurren mikorriza da. Humusa duten lurzoruetan, karedunetan, belartsuak, eguzkitsuak. Oso ohikoa.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Uruguai, Europa, Errusia, Kanariak, Himalaiako eremua, Txina, Taiwan, Japonia, Hego Korea, Tanzania, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 329 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula pectinatoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu