Russula minutula
Russula minutula Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi hauskorra, trinkotasunik gabea eta urria; beraz, gisatuetan hornigai gisa bakarrik erabil daiteke.
Russula minutula | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula minutula Velen., 1920 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Sinonimoa: Russula uncia.
Deskribapena
aldatuKapela: Neurri txikia izaten du, 2,5 cm arteko diametrokoa, ganbila izatetik zapala izatera pasatzen da eta pixka bat deprimitua erdian. Azala zertxobait pruinaduna ale helduetan, ertza apur bat ildaskatua eta kolore arrosa bizikoa edo gorri-bermiloi erakargarri batekoa.
Orriak: Ia dekurrenteak, zabal, zuriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3,5 cm arteko garaierakoa, pixka bat zimurtua, zuria.
Haragia: Zuria, urria, hauskorra, ez oso trinkoa. Zapore gozoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuKapela arrosako eta orri zuriko Russula asko daude, ez duela pikatzen egiaztatu behar da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Iran, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Russula minutula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.