Russula laeta Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da.

Russula laeta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula laeta

Deskribapena aldatu

Kapela: Tamaina ertainekoa, Russula aurea delakoaren antzekoa, azal distiratsuarekin, gorri-arrosa, batzuetan purpura edo adreilu kolorekoa, hala nola Russula velenovskyi, askotan ez hain burdin kolorekoa edo erdian oliba antzeko kolorez tindatua.

Orriak: Hori bizi kolorekoak.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta cm 1 arteko lodierakoa, zuria edo pixka bat grisa.

Haragia: Zuria, fruta usain ahularekin, Russula lepida delakoaren antzeko zaporea du. Erreakzioak: Fe, positiboa; guayaco (G), positibo ahula.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Laeta epitetoa ere latinetik dator, oparoa, alaia, bizia, esan nahi duen "laetus" hitzetik. Bere kolore distiratsuagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Antzeko hainbat Russula gorri daude.

Sasoia eta lekua aldatu

Uztailetik urrira. Hostozabalen azpian, bereziki pagoen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Israel, Iran, Himalaiako eremua.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Russula laeta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu