Russula firmula Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Russula firmula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula firmula

Deskribapena aldatu

Kapela: Neurri ertainekoa, hasieran ganbila eta gogorra, ondoren laua, baina hondoratu gabea; azala aurrena belusduna eta likatsua, gero distiratsua. Kolore oso aldakorrak: purpura kolorekoa, orban hori biziekin, ilunak (adibidez caerulea espeziean bezala) edo zurbilagoak (vesca edo maculata delakoetan bezala), baina maizago, arre-oliba antzeko kolorekoa, lila edo more koloreko tonu mistoekin.

Orriak: Argitik hori-okre kolorekoak edo gorri-arrautza gorringoaren kolorekoak, estu, itsatsiak, ertz zurixkarekin.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, leuna edo pruina fin batekin goialdean, zain gehiagorekin behealdean, horixkarako joerarekin edo arrexka samarrerakoarekin.

Haragia: Argi eta garbi akrea, batzuetan denbora pixka bat pasatu eta gero, zuria; fruta usain arina du; pelargonioaren hostoak ebakitzean duen usaina du.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Firmula epitetoa, ere latinetik dator, solidoa, esan nahi duen "firmus" hitzetik. Bere loditasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula adulterina delakoa oso antzekoa da eta honek ere mendiko koniferoen basoetan irteten du.

Sasoia eta lekua aldatu

Koniferoen (Picea) eta hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Kaukasia, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula firmula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu