Russula alutacea Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria.

Russula alutacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula alutacea
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 7 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua eta solidoa, hasieran globo-erdi itxurakoa edo ganbila ondoren, zabaldua, erdigunea, zabal eta sakonki hondoratua. Kolore aldakorrekoa, purpura bizi samarretik hasi eta ardo kolorera, berdera edo arre-oliba antzeko kolorera. Azala itsatsia. Ertza kamutsa.

Orriak: Lodiak, oso zabal, urkilatu-anastomizatuak, mehetu-azpidekurrenteak, sabeldunak, horitik okre argira.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Haragitsua, gogorra, betea eta gero barrubetea. Zuria edo arrosakara.

Haragia: Zuria, trinkoa. Fruta usain arina du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Alutacea epitetoa ere latinetik dator, larru kolorea, esan nahi duen "alutaceus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula olivacea delakoaren antzekoa da, baina kolore biziagoak ditu. Hainbat aldaera daude kolorearen arabera.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan. Lurzoru kareduneko hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Errusia, Australia, Txina.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 66 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 377 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
  4. Russula alutacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu