Ruiz de Bergara jauregia
Ruiz de Bergara eta Alabatarren jauregia Gasteizko Errementari kaleko 32. zenbakian kokatuta dago, hiriko alde zaharrean.[1]
Ruiz de Bergara jauregia | |
---|---|
Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′52″N 2°40′28″W / 42.847833°N 2.674404°W |
Ondarea | |
21 eta 20] | |
Deskribapena aldatu
Jatorriz Pizkunde garaikoa da, 1521. urtean eraiki zen.[2] 1.300 metro koadro ditu lau solairutan banatuta.[1]
Erabilpena aldatu
Gasteizko Udalaren jabetzakoa da jauregia eta hainbat urtez erabilerarik gabe izan ondoren, 21. mendean konponketak egin ziren. 2018an bertan Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea kokatzea erabaki zen. Proiektu horri Izaskun Arrue Kulturgunea eman zitzaion, eta bere kudeaketaz Gasteizko euskalgintzako Lazarraga Kultur Elkartea arduratu behar zen.[3]
Hala ere, eraikinaren egokitzapenean atzerapenak gertatu ziren eta 2023ko irekiera aurreikusia ez zen gertatu. Areago, Lazarraga elkartearekin eta Gasteizko euskalgintzarekin gatazka sortu zen 2023 eta 2024 artean, atzerapen hori dela eta.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Ruiz de Bergara jauregiak hartuko du Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ «TESOROS DE VITORIA-GASTEIZ. | El Palacio Ruiz de Vergara (Vitoria-Gasteiz).» www.vitoria-gasteiz.org.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llorens, Jordi. (2022-10-18). «De palacio renacentista a la casa del euskera en Gasteiz» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).