Rugosomyces persicolor

Rugosomyces persicolor Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Balio gastronomiko gutxi du.

Rugosomyces persicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe persicolor
Singer, 1962

Sinonimoak: Calocybe persicolor, Lyophyllum persicolor, Agaricus carneus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, titidun samarra, ertz inbolutuarekin. Kapelaren azala matea, belusatua, gorrixka edo arrosa-haragi kolorekoa.

Orriak: Adnatu eta eskotatuen artekoak, zuriak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, kurbatua, kapelaren kolorea baino apur bat argiagoa, zertxobait belusatua, oinarri iletsua mizelio hondakinekin.

Haragia: Zuria, irin edo fruta usainarekin eta zapore meleka desatseginarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du. Persicolor epitetoa ere grekotik dator, muxika esan nahi duen “persicon melon” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Rugosomyces carneus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du usainik, ez irinarena eta ez frutarena, belusatu gabea da, bakarrik hazten da (ez soropildua).[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Urria. Belar eremu irekietan, basoko soilguneetan (pinua …), bide bazterretan, arekatan. Kolonia handiak osatuz soropildua hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Calocybe persicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu