Rudolf Bultmann
Rudolf Karl Bultmann (Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a - Marburg, 1976ko uztailaren 30a) alemaniar teologo protestantea izan zen. Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmannek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Jesusen mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmannen iritziz, Heideggerren azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: Tradizio sipnotikoaren historia (1921), Joanen Ebanjelioa (1941), Itun Berriaren Teologia (1953).
Rudolf Bultmann | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Marburg, 1976ko uztailaren 30a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Tübingengo Unibertsitatea Marburgoko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) |
Ernst Käsemann (en) ![]() Gerhard Ebeling (en) ![]() Hans Conzelmann (en) ![]() Ernst Fuchs (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa |
Lantokia(k) | Wrocław eta Marburg |
Enplegatzailea(k) |
Marburgoko Unibertsitatea Gießengo Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak |
The New Testament and Mythology (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza |
Heidelberg Academy for Sciences and Humanities (en) ![]() Linzeen Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.