Rouengo katedrala (Monet)

Rouengo katedrala Claude Moneten margolan multzoa da, katedral horren fatxada ordu, egun eta urte desberdinetan irudikatzen duena. Multzoa osatzen duten koadro bakoitzean islatzen da nola aldatzen den haren itxura argiaren arabera.

Rouengo katedralaren multzoa
RouenCathedral Monet 1894.jpg
Jatorria
Sortzailea Claude Monet
Sorrera-urtea 1892
Mugimendua Inpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 65,8 zentimetro
Altuera 100,1 zentimetro
Deskribapena
Kokapena
Lekua Orsay museoa

Margolanak, guztira hogeita hamar baino gehiago, 1892tik 1893ra bitarte egin zituen Monetek, eta gero 1894an langelan moldatu. 1895ean, bere ustez hogei hoberenak zirenak hautatu zituen galerian erakusteko. Pissarrok eta Cézannek biziki goraipatu zuten multzoa.

Rouengo katedralaren multzoa margotu zuenerako, urteak ziren Monet txunditu zela argiaren eraginarekin eta, argia eta eguratsa aldatu ahala, nola gauza bera desberdin ikus daitekeen ideiarekin. Moneten irudiko, argiaren eraginak objektu baten gainean objektuaren beraren adinako garrantzia zeukan margotzeari zegokionez. Eta horixe zuen azterbide berak egindako hainbat multzotan. Rouengo katedralarena ez zen horren lehenengo multzoa, paisaia ugarirekin aritua baitzen. Baina katedrala egitura iraunkor eta sendoa izanik, argia aldatuz ageri geratzen zen zer dela-eta hautematen dugun desberdin.

GaleriaAldatu

Kanpo estekakAldatu