Rosa Torre González

mexikar maistra, politikaria eta feminista

Rosa Torre González (Mérida, Yucatán, Mexiko, 1890eko abuztuaren 30aMexiko Hiria, Mexiko, 1973ko otsailaren 13a) mexikar maistra, politikaria eta feminista izan zen, politikan berdintasunaren aldeko aktibista, eta Mexikon emakumeek botoa emateko eskubiderik ez zuten garaian herri-hauteskundeetan kargu bat izan zuen lehen emakumea.[1]

Rosa Torre González

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Rosa Torre
JaiotzaMérida1890eko abuztuaren 30a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1973ko otsailaren 13a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra

Feminismoaren aitzindaria, 1916an Yucatánen egindako Mexikoko Lehen Kongresu Feministaren antolakuntzan parte hartu zuen, eta urte beraren amaieran egin zen bigarrenaren presidentea izan zen. Bere bizitza irakaskuntzan eta genero berdintasuna lortzeko borroka eguten zuten emakumeen taldeak antolatzen eman zuen.

Bizitza

aldatu

Rosa Torre Gonzalez 1890eko abuztuaren 30ean jaio zen Mexikoko Yucatán estatuko Méridako Santa Ana auzoan.[1] Rita Cetina Gutierrez maistra berritzailearen ikaslea izan zen, emakumeak etxeko trebetasunetan soilik heztea errefusatzen zuena eta teoria feminista irakasten ziena, baita astronomia, zuzenbide konstituzionala, geometria, geografia, historia eta matematika barne hartzen zituen ikasketa-plan bat ere.[2][3][2] Rosa Torre neskatoentzako Santa Ana eskolan hasi zen irakasten.[4]

Mexikoko Iraultzan parte hartzea

aldatu

1910ean, 20 urte zituela, Francisco I. Madero buru zuen mugimendu iraultzailearekin kolaboratu zuen propaganda jardueretan. Maderoren hilketaren ostean, Victoriano Huerta buruzagi kolpistaren aurkako espioitzan sartu zen Torre, 1913an. Venustiano Carranzak Huertaren dimisio akordioa ziurtatu eta Salvador Alvarado Yucatánen matxinada menderatzera bidali zuenean, Torrek erizain gisa lan egin zuen Alvaradoren tropentzat.[4] 1915eko martxoan, Alvaradok Merida hiria hartu zuen, eta Torre estatuko eskola normalean sartu zen ikasketak hasteko.[5]

Jarduera politikoa

aldatu

1916an, Alvarado jeneralak, une horretan gobernadore eta Yucatango Armada Konstituzionalistaren komandante buru zenak, kongresu feminista batera deitu zuen estatuko emakume progresistak mobilizatzeko.[6][7] Torrek bileraren sustatzaile gisa lan egin zuen, Acanceh, Temax eta Motul herrietara bidaiatuz, emakume kalifikatuen parte hartzea bultzatzeko. 1916ko urtarrilean Lehen Kongresu Feminista egin zen, eta hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, hezkuntza, sexu heziketa barne; fanatismo erlijiosoa; lege eskubideak eta erreformak, berdintasunezko enplegurako aukera, eta berdintasun intelektuala.[7] Urte berean egin zen bigarren Kongresuan, Torre presidente gisa aritu zen.[4]

1919an, Torrek "Rita Cetina Gutiérrez" Liga Feminista ezarri zuen Elvia Carrillo Puertorekin, eta diruzain eta propaganda arduradun gisa aritu zen. Taldeak «prostituzioaren, drogen, alkoholaren eta sineskeriaren aurka borrokatu» zuen, eta higieneari, haurren zaintzari, ekonomiari eta jaiotza-tasaren kontrolari buruzko hitzaldi hezigarriak eman zituen. Eskolak eta ospitaleak ere ikuskatu zituzten, eta estatuko umezurztegia sortzen lagundu zuten.[8] Carrillorekin koordinatuta, Torrek 45 liga feminista baino gehiago ezarri zituen hurrengo urteetan, eta 5.500 emakume-langile baino gehiago antolatu zituen.[4]

1922an, Felipe Carrillo Puerto neba kazetaria gobernadore zela, estatuko legealdiak eztabaidatu zuen emakumeei bozkatzeko eta kargu publikoak betetzeko aukera ematea. Kongresuaren onespenik lortu ez bazuen ere, Merida hiriko udaleko erregidore izateko postulatu zen Torre, eta gobernadorearen baimenarekin azaroaren 7an egindako hauteskundeetan irabazi zuen; hala, Mexikon, emakumeek artean eskubide politikoen berdintasunik ez zuten garaian, herri-hautapeneko kargu bat bete zuen lehen emakumea bihurtu zen.[9] Bere agintaldia Carrillo Puertoren hilketak zapuztu zuen, baina Torre harro zegoen egindako lanarekin, eta jakitun zen bere arrakasta beste emakumeentzat garaipen bat zela.[10]

1947ko abuztuaren 27an Guatemalako hirian egin zen Emakumeen Lehen Kongresu Amerikartekoan izan zen Torre. Kongresuaren helburua Amerika osoan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta sufragioa nola lortu eztabaidatzea zen. Nazioarteko Ligako eta Queretaroko People's Mandateko ordezkaria zen Torrerekin batera joan ziren, Mexikoko Emakumeen Zerbitzu Zibilaren ordezkari zen Judith Horcasitas de Forgerave, Mexiko Hiriko maisuak ordezkari zen Emilia Loyola eta Elena Sánchez Valenzuela, Coahuilako irakasleen eta Hezkuntza Idazkaritzaren izenean.[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Rosa Torre González (1890-1973)» Por Esto!.
  2. a b Machuca, Graciela. (19 de noviembre de 2013). Mujeres precursoras revolucionarias. Rita Cetina: Y la discriminación feminista. Quintana Roo, México: Noticaribe.
  3. Ramírez Salgado, Raquel. (5 de julio de 2012). Sobre Rita Cetina Gutiérrez, precursora simbólica del feminismo activo en Yucatán. Distintas Latitudes.
  4. a b c d Cervantes, Erika. (20 de mayo de 2003). Derechos políticos femeninos, una lucha de más de un siglo. Ciudad de México: Cimac Noticias.
  5. Lara Salazar, Óscar. (19 de febrero de 2012). Así murió el general Alvarado. La Voz del Norte.
  6. [1]Francisco Paoli Bolio, Enrique Montalvo; El socialismo olvidado de Yucatán. Siglo XXI, México, 1977.
  7. a b Foppa, Alaide; de Aguilar, Helene F.. (otoño de 1979). «Women in Latin America: The First Feminist Congress in Mexico, 1916» Signs (Chicago, Illinois: The University of Chicago Press) 5 (1): 192–199.  doi:10.1086/493701..
  8. Working Gringos. (2012). FemFest5 in Timucuy. Yucatan Living.
  9. Jarquín Soledad, La historia de Rosa Torre debe ser recordada. .
  10. Torre González, Rosa. (otoño de 2004). «Mi actuación en el H. Ayuntamiento de Mérida en el año de 1923» Revista de la Universidad Autónoma de Yucatán (230): 3–9..
  11. Flores Asturias, Ricardo. (6 de junio de 2011). «Las Mujeres no Votan Porque Sí: Congreso Interamericano de Mujeres, 1947» Política y Sentido Común (Guatemala: Ricardo Flores Asturias).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu