Rosa Garcia Alcon

madrildar dietista eta ekintzaile antifrankista

Rosa María García Alcón (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1957) madrildar dietista eta ekintzaile antifrankista da, diktadura frankistaren biktima izateagatik ezaguna, frankismo berantiarrean tortura jasan duelako.

Rosa Garcia Alcon

Bizitza
JaiotzaMadril, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta dietista-nutrizionista
KidetzaLa Comuna (en) Itzuli
Q5857285 Itzuli

Ibilbidea

aldatu

Langile-auzo batean hazi zen, eta 1972an egin zituen lehen borroka-ekintzak, Villar Mir ministroaren hezkuntza-legearen aurkako greba antolatu zuen institutuan, eta pikete gisa hartu zuen parte.[1]

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Medikuntzako ikaslea zela, Espainiako Unibertsitate Federazio Demokratikoan (FUDE) afiliatu zen. Erakunde hori Fronte Iraultzaile Antifaxistakoa eta Patriotakoa (FRAP) zen, eta, diktaduraren aurka borrokatzeko, agitprop[2] ekintza politikoetan hartu zuen parte, kartelak jarriz, egoera politikoaren zein torturen gaineko pintadak eginez eta borroka-jardunaldiak antolatuz.[3][4]

1975eko abuztuan, hamazortzi urte zituela, Brigada Politiko-sozialeko polizia sekretuek atxilotu eta Puerta del Soleko Segurtasun Zuzendaritza Nagusira eraman zuten. Han, hainbat poliziak torturatu zuten, besteak beste, Antonio González Pacheco, Billy el Niño izenez ezaguna.[5][1] Atentatu batean parte hartu izana leporatu zioten eta Lege Antiterrorista aplikatu zitzaion, nahiz eta artean onartu gabea izan. Astebete egon zen preso, legeak hirurogeita hamabi ordu baino gehiago uzten ez bazuen ere. Terrorismoaz akusatu zutenez, epaile militar batek bideratu zuen kasua. Lau hilabete eman zituen Yeseriasko kartzelan, eta han ikasten utzi zioten, baina ez ziotenez azterketa ofizialak egiten utzi, ikasturtea galdu zuen. Kartzelan, frankismoaren azken exekuzioen aurkako protestetan parte hartzeko aukera izan zuen beste preso batzuekin batera.[1] Hain zuzen, bat egin zuen Concepción Tristán López eta María Jesús Dasca Pénelesekin, heriotzara kondenatutako azken bi emakumeekin (30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten), eta Silvia Carretero eta Maruxa, José Luis Sánchez Bravoren eta Xosé Humberto Baenaren lankideekin (azken horietako biak exekutatuak).[1] 1975eko abenduan, baldintzapeko askatasuna lortu zuen 30.000 pezetako fidantza ordainduta.[2] Ordena Publikoko Auzitegiko Gómez Chaparro epaileak bi urteko kartzela-zigorra ezarri zion, baina indultua aplikatu zitzaion 1976an.[6]

2018an, torturatutako beste hamazazpi lagunekin batera, Antonio González Pachecoren (Billy el Niño) aurkako kereila jarri zuen, tortura horiek gizateriaren aurkako krimenak zirela argudiatuz, eta, beraz, ez zirela preskribatzen eta ezin zirela amnistiaren xede izan, baina kereila ez zen onartua izan eta artxibatu egin zen. Hurrengo urratsa Espainiako Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jartzea izan zen, babes judizial eraginkorra lortzeko eskubide konstituzionala urratu zelako, baina ez zen onartu.[2] Ondoren, 2022an, Luis Suárez-Carreño eta Chato Galanteren kasua Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordearen aurrera eraman zuten.[7]

2018ko urriaren 10ean, Fernando González 'Gonzok' kazetariak elkarrizketa egin zion García Alcóni La sexta kateko El Intermedio telebista saioan, non Antonio González Pachecok (Billy el Niño) egindako torturen berri eman zuen.[5]

2023ko irailaren 15ean, Madrileko Instrukzioko 50. epaitegian, Ana María Iguácel Pérez magistratuaren eskutik, Espainian izapidetzeko onartu zen lehen auzi kriminalean, testigu gisa deklaratu zuen Julio Pacheco Yepesek José Manuel Villarejoren eta Brigada Politiko Sozial Frankistako beste kide batzuen aurka egindako krimen frankistengatik.[8][9][10][11] Eskaera horren berri eman zuten nazioarteko hedabideek.[12][13][14][15]

'La Comuna presxs y errepresaliadx por la dictadura franquista' izeneko elkartearen presidentetza hartu zuen eta frankismoaren biktimei buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta bestelako ekitaldietan parte hartu ohi du.[16][17][18][19][20] CEAQUAko kide ere bada, Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila babesten duen koordinakundean, zeinek 600 salaketa eta kereila baino gehiago jarri dituen.[2]

Dietista

aldatu

Bere bizitza profesionala dietetikaren eta nutrizioaren eremura bideratu du. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean kolaboratzaile eta Espainiako Dietetika eta Elikadura Zientzietako idazkari zientifikoa izan da, eta dietetika eta nutrizioari buruzko zenbait artikulu zientifiko argitaratu ditu.[21]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Rosa Mª García Alcón – La Comuna. 2015-04-22.
  2. a b c d «Las heridas abiertas de las mujeres víctimas del franquismo» www.elsaltodiario.com.
  3. Rosa García Alcón: "El auténtico lastre que arrastramos es la impunidad del franquismo" | NR | Memoria, cultura y actualidad política. 2023-11-02.
  4. Baquero, Juan Miguel. (2018-12-18). «"Billy el Niño' me cambió la vida, tuve que dejar mi casa y los estudios"» elDiario.es.
  5. a b «Así relató Rosa García Alcón las torturas que sufrió durante el franquismo: "Me dijeron 'te vamos a matar, a tirar por las escaleras y por la ventana'"» www.lasexta.com 2019-08-06.
  6. «Revista 10º aniversario by La Comuna Presxs del Franquismo - Issuu» issuu.com 2022-01-20.
  7. «Doce víctimas de torturas acuden a la ONU para denunciar a España por no investigar los crímenes franquistas» www.elsaltodiario.com.
  8. Muñoz-Rojas, Ritama. «“La admisión a trámite de la demanda demuestra que sí se pueden juzgar los crímenes del franquismo”» ctxt.es | Contexto y Acción.
  9. «El primer denunciante de torturas del franquismo que declara ante un juez confía en "romper el muro de la impunidad"» ELMUNDO 2023-09-15.
  10. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-15). «Primera causa de torturas en el franquismo: «Empezamos a romper el muro de la impunidad»» naiz:.
  11. «Un juzgado admite una querella contra Villarejo por torturas durante el franquismo» ElNacional.cat 2023-05-18.
  12. «En Espagne, une victime de torture sous le franquisme veut briser "le mur de l'impunité"» CorseMatin.com 2023-09-14.
  13. Página|12. (2023-09-15). «Por primera vez declaró una víctima de Franco | La justicia española había rechazado todas las denuncias previas» PAGINA12.
  14. «En España, una víctima del franquismo es escuchada por primera vez por la justicia» France 24 2023-09-16.
  15. C.V, DEMOS, Desarrollo de Medios, S. A. de. (2023-09-17). «La Jornada: Testifica por primera vez una víctima de tortura del franquismo» www.jornada.com.mx.
  16. España (II): Memoria y Justicia Democrática. Represaliad@s del franquismo. .
  17. «Memoria Histórica: Deuda histórica con las víctimas del Franquismo -In-Formacion CGT» in-formacioncgt.info.
  18. Soria, El Día de. (2022-10-14). «Luis García Montero abrirá la XVI Semana de la Memoria» El Día de Soria.
  19. Ayamonte acogerá la 6ª Semana de la Memoria Histórica - Canalcosta Televisión. 2023-04-13.
  20. «Contado por ellas» Sala Tarambana.
  21. sedca, Publicado por. (2014-11-21). Ya están publicados los vídeos de las conferencias… | Sociedad Española de Dietética y Ciencias de la Alimentación (S.E.D.C.A.). .

Kanpo estekak

aldatu