Agitprop, errusieraz агитпроп, Agitpróp, "agitazio" eta "propaganda" hitzen elkarketatik sortua, errusieraz: отдел агитации и пропаганды, otdel agitatsii i propagandy, Sobietar Batasunean sortu eta bereziki komunismoak erabilitako politika estrategia bat da, orokorrean hedabide, literatura, zinema eta artearen bidez zabaldua. Mendebaldeko herrialdeetan maiz esanahi ezkorrarekin erabiltzen den izendapena da, eta eskuin eta eskuin muturreko antikomunistek ezkertiarren aurka jotzeko erabiltzen dute.

Vladimir Maiakovskiren agitprop horma-irudiatled: "Nahi al duzu? Gurekin bat egin"
"1. Nahi al duzu hotza garaitu?
2. Nahi al duzu gosea garaitu?
3. Nahi al duzu jan?
4. Nahi al duzu edan?
Elkartu berehala langileen eredu diren talka brigadetara!"

Kanpo estekak aldatu