Ronin (filma)
Ronin John Frankenheimer estatubatuar zinema zuzendariaren 1998ko espioitza filma da, Veneziako Zinemaldian estreinatua. Frantziako Niza eta Paris hirietako kaleetan barna egindako auto jarraipen edo lasterka ikusgarrietengatik nabari da. Bertan, Robert De Niro, Jean Reno, Natascha McElhone, Stellan Skarsgård, Sean Bean eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuAntzinako Japonian rōnin izeneko samuraiak nagusi edo buruzagi batzuen agindupean borrokatzeko mertzenario gisa ibili ziren bezala, Europan ekintza sekretu arriskutsuak egin dituzten espioiek ere beren zerbitzuak diru gehien ordaintzen dienari eskaintzen dizkiete, bai estatuetako zerbitzu sekretuei, bai erakundeei, bai talde armatuei zein pertsona partikularrei. Mertzenariook agindutako misioa betetzera mugatzen dira, baina beren buruzagia edota betetako lanaren helburua zein den jakin gabe. Film horren kasuan, mertzenarioek maleta misteriotsu batez jabetu behar dutela besterik ez dakite.
Aktoreak
aldatu- Robert De Niro: Sam
- Jean Reno: Vincent
- Jonathan Pryce: Seamus O'Rourke
- Natascha McElhone: Deirdre
- Stellan Skarsgård: Gregor
- Sean Bean: Spence
- Skipp Sudduth: Larry
- Michael Lonsdale: Jean-Pierre
- Jan Triska: Dapper Gent
- Féodor Atkine: Mikhi
- Katarina Witt: Natacha Kirilova
- Bernard Bloch: Sergi
Kanpo estekak
aldatu- Ronin filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)