Romola Garai

aktore britainiarra

Romola Sadie Garai (Hong Kong, 1982ko abuztuaren 6a) zinema eta antzerki aktore britainiarra da.[1]

Romola Garai

Bizitza
JaiotzaHong Kong1982ko abuztuaren 6a (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Sam Hoare  (2014 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaQueen Mary University of London (en) Itzuli
Stonar School (en) Itzuli
City of London School for Girls (en) Itzuli
The Open University (en) Itzuli
Tanglin Trust School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Altuera1,74 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm0304801 Allocine: 84402 Rottentomatoes: celebrity/romola_garai Allmovie: p328450 Metacritic: person/romola-garai
Discogs: 6613571 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Romolaren gurasoak jatorri britainiarrekoak ziren.[2][3] Aitaren familia judua zen. Bere ama, Janet A. Romola eta bere hiru nebak. Aita, Adrian Earl Rutherford Garai (1945ean jaioa),, banku-kudeatzailea zen.[4] [4] [5] Garaiko birraitonak, Bernhard "Bert" Garai, Hungariako etorkinak, XX. mendearen hasieran sortu zuen Keystoneko Prentsa Agentzia,[6] argazki-agentzia eta artxibo bat, Londresen.

Romola Garai Singapur eta Hong Kongen artean bizi izan zen 8 urte bete arte, gero familiarekin Erresuma Batura joan zen, Wiltshirera zehazki.[7] Lau neba-arrebetatik hirugarrena da.[8] 16 urte zituela Londresera joan zen, City of London School for Girls-en ikasi zuen eta National Youth Theatre (gazteen antzerki nazionala) izenekoan parte hartu zuen.

Ibilbidea aldatu

Aktore-karrera 2000. urtean hasi zuen telebistako hainbat produkziotan egindako lanean, baina 2002an lortu zuen aukera handia, Nicholas Nickleby filmean paper bat lortu zuenean, Charles Dickensen klasiko baten egokitzapenean. 2003ko I Capture the Castle filmean, Cassandra Mortmain 17 urteko neskaren papera egin zuen, eta, horri esker, oso kritika onak lortu zituen, eta British Independent Film Awards sarietarako izendatu zuten.[3]

2004an Dirty Dancing 2 filmeko protagonista izan zen, filmatzen hasi aurretik dantzan esperientziarik izan ez arren. Ondoren, Reese Whiterspoon aktorearekin batera parte hartu zuen Vanity Fair-en filmean, Mira Nair-ek zuzendua eta William Makepeace Thackerayk-en XIX. mendeko eleberri batean oinarritua.

2005ean, Londresko Zinemako Kritikoen Zirkuluko bigarren mailako aktore onenaren saria jaso zuen, Inside I'm Dancing film independentean egindako lanagatik,[9] eta, hurrengo urtean, Scarlett Johansson-en lagun gisa agertu zen Woody Allenen, Scoop filmean. Telebistako Emma miniseriean, Jane Austenen izen bereko nobelaren zinemarako egokitzapenean, aktore onenaren izendapena jaso zuen miniserie batean edo telebistarako film batean, 2011ko Urrezko Globoetan.

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

  • 2000: The Last of the Blonde Bombshells, Gillies MacKinnonek zuzendua.
  • 2002: Nicholas Nickleby, Douglas McGrath-en zuzendaritzapean.
  • 2003: I Capture the Castle (Ametsetako gaztelua), Tim Fywell.
  • 2004: Dirty Dancing 2 (Dirty Dancing: Havana Nights), Guy Ferlandek zuzendua.
  • 2004: Vanity Fair, Mira Nair-ek zuzendua.
  • 2004: Inside I'm Dancing (Barrutik dantzan), Damien O'Donnellek zuzendua.
  • 2005: San Joan gau bateko ametsa, Angel de la Cruzek eta Manolo Gómezek zuzendua.
  • 2006: Renaissance, Christian Volckmanek zuzendua.
  • 2006: Scoop, Woody zAllenek zuzendua.
  • 2006: As You Like It, Kenneth Branaghek zuzendua.
  • 2006: Amazing Grace, Michael Apted-ek zuzendua.
  • 2007: Angel, François Ozonek zuzendua.
  • 2007: Atonement, Joe Wrightek zuzendua
  • 2007: Running for River (film laburra), Angus Jackson-ek zuzendua.
  • 2008: The Other Man, Richard Eyrek zuzendua.
  • 2009: Glorious 39, Stephen Poliakoffek zuzendua.
  • 2011: One Day, Lone Scherfigek zuzendua.
  • 2011: Junkhearts, Tinge Krishnanen zuzendaritzapean.
  • 2011: Babysitting (film laburra), Sam Hoarek zuzendua.
  • 2011: Whitelands (film laburra), Immanuel von Bennigsenek zuzendua.
  • 2013: The Last Days on Mars (film luzea), Rebecca Lane biologo gaztea bezala.
  • 2020: Windermerako haurrak

Telebista aldatu

  • 2000: The Last of the Blonde Bombshells (telebistako filma), Gilles MacKinnonek zuzendua.
  • 2000: Attachments (telesaila).
  • 2001: Perfect (telebistako filma), John Stricklandek zuzendua.
  • 2002: Daniel Deronda (telebistako miniseriea), 1x01-1x02-1x03 atalak.
  • 2005: The Incredible Journey of Mary Bryant (telebistako miniseriea), 1x01 atala.
  • 2008: Great Performances (telebistako filma), 37x12 kapitulua.
  • 2009: Emma (telebistako miniseriea), 4 atal.
  • 2011: The Crimson Petal eta the White (telesaila), 4 atal.
  • 2011: The Hour (telesaila), 6 atal.
  • 2017: Born to kill, 4 atal.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Garai, Romola; Khalili, Mustafa; theguardian.com. (2009-03-20). «Video: Actor Romola Garai visits a Syrian refugee camp» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  2. (Ingelesez) The Times. 2022-06-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  3. a b (Gaztelaniaz) El castillo soñado (2003). (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  4. a b (Ingelesez) «Petticoat tales» HeraldScotland (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  5. «Romola Garai: Dancing Queen - Features, Films - The Independent» web.archive.org 2009-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  6. (Ingelesez) Team, Stylist. (2012-10-29). «Romola Garai: no wallflower» Stylist (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  7. Portrait de Romola Garai. (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  8. (Ingelesez) «Romola gets the balance right» independent (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  9. (Ingelesez) «British Independent Film Awards · BIFA» BIFA · British Independent Film Awards (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).

Kanpo estekak aldatu