Walcheren
Walcheren (i · ?) Herbehereetako Zeelanda probintziako uharte ohi eta penintsula da, Eskaldaren ahoan. Oosterschelde eta Westerscheldearen artean kokatuta dago eta erronbo itxura du. Ipar Itsasora ematen duten bi aldeek duna ugari dituzte eta beste kostalde guztia dikeekin eraikia dago. Middelburg bere zentroan dago, probintziako zentroa.
Walcheren | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 47 m |
Azalera | 21.572 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 51°31′17″N 3°34′56″E / 51.521388888889°N 3.5822222222222°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hasiera batean Walcheren uharte bat zen, baina egindako uharka eta polderrek Zuid-Beveland irla ohira lotu zuten eta beraz Ipar Brabantera lotuta dago fisikoki, penintsula bat osatuz.