Roger Michell
Roger Michell (Pretoria, 1956ko ekainaren 5a - 2021eko irailaren 22a) britainiar zinema zuzendaria izan zen.
Roger Michell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pretoria, 1956ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Hertfordshire, 2021eko irailaren 22a (65 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kate Buffery (1992 - 2002) Anna Maxwell Martin (2002 - 2020) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Clifton College (en) Queens' College (Cambridge) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, telebista zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
|
Diplomatiko baten semea izan zen eta haurtzaroa hainbat herrialdetan eman zuen. Clifton Collegen ikasi zuen, Bristolen; han, zuzendaritzaz zaletu zen, eta, ondoren, ingelesa ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Antzezlanak zuzendu zituen eta sei urtez Royal Shakespeare Companyko zuzendari laguntzailea izan zen. Zinema eta telebistako filmak ere zuzendu zituen, eta ezagunena Notting Hill izan zen.
Blackbird bere filmari egokitu zaio 2019an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala irekitzea, eta zuzendariak berak, Sam Neil aktoreak eta David Bernardi ekoizleak aurkeztu zuten filma Kursaaleko auditoriumean bildutako jendearen aurrean. Donostiako zinemaldia munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat dela esan zutenean, txalo jo zuten ikusleek, bai eta Bernardik testua euskaraz irakurri zuenean ere.[1]
Filmografia
aldatu- Downtown Lagos (1992) (telesaila)
- The Buddha of Suburbia (1993) (telebista)
- The Buddha of Suburbia (1993) (David Bowieren bideo musikala)
- Ready When You Are, Mr Patel (1995) (telebistako dokumentala)
- Persuasion (1995) (telebista)
- My Night with Reg (1996)
- Titanic Town (1998)
- Notting Hill (1999)
- Changing Lanes (2002)
- The Mother (2003)
- Enduring Love (2004)
- Venus (2006)
- Morning Glory (2010)
- Hyde Park on Hudson (2012)
- How Long Will I Love You, Version 2 (2013) (Ellie Gouldingen bideo musikala)
- Le Week-End (2013)
- The Lost Honour of Christopher Jefferies (2014) (telesaila)
- Birthday (2015) (telefilma)
- My Cousin Rachel (2017)
- National Theatre Live: Consent (2017)
- Nothing Like a Dame (2018) (dokumentala)
- Blackbird (2019)[1]
- The Duke (2020)
- Elizabeth: A Portrait in Parts (2022)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Garate, Miren. «Erritualaz gozatzeko deia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).