Rock elektronikoa,[1][2] electro rock modura ere ezaguna (ingelesez, electronic rock), rock musika eta musika elektronikoa bateratzen dituen musika-generoa da, bi generotan ohikoak diren instrumentuak erabiltzen dituena. 1960ko hamarkadako amaiera aldera du sorrera-urte, non zenbait rock-banda estatubatuarrek, hala nola, White Noise eta Gong, rock musikan instrumento elektronikoak sartzen hasi ziren, sintetizadoreen bidez.[3] Kontrako prozesua ere jarraitu zuten beste hainbat bandek, synth musikari rock-teknika ezberdinak erantsiz: Silver Apples, Fifty Foot Hose, Syrinx, Lothar and the Hand People, Beaver & Krause eta Tonto's Expanding Head Band, zenbait aipatzearren.[4]

1970eko hamarkadan, Alemaniako zenbait krautrock-bandek (Neu!, Kraftwerk eta Can eta Ash Ra Tempel, adibidez) AEBetan 10 urte lehenago hasitakoa jarraitu zuten, Europan, rock-mugak gaindituz instrumentalizazio elektronikoari esker.[5] XXI. mendeko lehen hamarkadaren amaiera aldetik aurrera, rock elektronikoak gero eta maila gorenago bat lortu du, bestelako musika-estiloen influentziak jasotzen jarraitu duen bitartean: punk rock-a, rock industriala, hip-hopa, techno-a eta pop sintetikoa edo synthpop.[6] Hauen fusioz, bestelako generoak ere sortu dira; adibidez: indietronica, dance-punka eta electroclasha.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-10-02). «Txoriak Negutegian (TxN)» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Collage. Governors. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  3. (Ingelesez) «Simon Reynolds tracks the history of electronica's Seventies pioneers» the Guardian 2007-04-21 (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  4. (Ingelesez) Reynolds, Simon. (2007-04-21). «Simon Reynolds tracks the history of electronica's Seventies pioneers» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  5. (Ingelesez) Archive-Eric-Demby. «Old Neu! Albums Finally Coming Stateside» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  6. Kearney, Mary Celeste, 1962-. Gender and rock. ISBN 978-0-19-935951-6. PMC 965617600. (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  7. sonicscoop.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).

Kanpo estekak aldatu