Rock Around the Bunker

Rock Around The Bunker Serge Gainsbourg-en hamabigarren estudioko diskoa da, 1975an kaleratua.

Rock Around The Bunker
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1975ko urtarrilaren 8 (Frantzia)
Grabazioa1974ko azaroaren 26tik abenduaren 2raino (Studio Phonogram, Londres)
Musika motaRock and roll, Blues
Iraupena28:48
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
Vu de l'extérieur
(1973)
Rock Around the Bunker
(1975)
L'Homme à tête de chou
(1976)

Historia aldatu

Rock Around The Bunker diskoan Serge Gainsbourg-ek nazismoari eta Hirugarren Reichari buruz abesten du era garratz eta isekarian, eta bere haurtzaroa inspirazio-iturri gisa hartzen du, izan ere Sergek judura izateagatik nazien jazarpena pairatu zuen Frantziako okupazioan, eta izar horia eramatera behartuta izan zen[1]. Abestietan umore beltz eta isekaria nagusia bada ere edukiaren aldetik, formaren aldetik, berriz, onomatopeiak, aliterazioak eta hitz-jokoak nabarmentzekoak dira[2].

Sergek bi abesti ez grabatzeko erabakia hartu zuen: Le silence du pape, nazismoaren aurrean Pio XIIk izandako jarrerari buruz, eta Mouvement Odessa, Ameriketara ihes egindako naziei buruz.

Azala aldatu

Diskoaren azalan Sergeren erretratu bat agertzen da, Sergek berak margotua.

Abestien zerrenda aldatu

Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen, Smoke gets in your eyes izan ezik, 1933an Otto Harbach eta Jerome Kern-ek konposatu eta idatzi baitzuten.

Rock Around The Bunker
Znbk. Izenburua Iraupena
1. "Nazi Rock"   3:08
2. "Tata teutonne"   2:46
3. "J'entends des voix off"   2:04
4. "Eva"   3:12
5. "Smoke gets in your eyes"   3:27
6. "Zig zig avec toi"   3:37
7. "Est-ce est-ce si bon"   3:15
8. "Yellow star"   1:39
9. "Rock around the bunker"   3:24
10. "S.S. in Uruguay"   2:16

Kredituak aldatu

  • Serge Gainsbourg - ahotsa, hitzak eta musika
  • Alan Hawkshaw – musika-zuzendaritza, moldaketak eta teklatuak
  • Brian Odgers - baxua
  • Douglas Wright - bateria
  • Jim Lawless - perkusioak
  • Alan Parker - gitarra elektrikoa
  • Judd Proctor - gitarra elektrikoa
  • Kay Garner, Jean Hawker, Clare Torry - abesbatza[2]

Erreferentziak aldatu

  1. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7
  2. a b L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991. Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4

Kanpo estekak aldatu