Rocío Mora Nieto

abokatua eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista

Rocío Mora Nieto Espainiako abokatua eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista da. 2016tik, Emakume Prostituituen Prebentzio, Birgizarteratze eta Arretarako Elkarteko (APRAMP) zuzendaria da. 2021ean, Estatu Batuetako Estatu Departamentuak "gizakien salerosketaren aurkako borrokaren heroi" gisa saritu zuen lehen espainiarra izan zen.[1]

Rocío Mora Nieto

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Mabel Lozano (sexu-esklabutzari buruzko Chicas nuevas 24 horas dokumetalaren zuzendaria) eta Rocío Mora Nieto

Ibilbidea aldatu

Rocio Mora Nieto zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hainbat urtetako prestakuntza du Zientzia Politikoetan, eta prestakuntza espezifikoa arlo hauetan: Emakumea, Giza Eskubideak, Pertsonen Salerosketa, Immigrazioa, Osasuna, Orientazio Soziolaborala, etab.[2]

Rocio Nietoren alaba da, Espainiako emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Emakumearen Prebentzio, Birgizarteratze eta Arretarako Elkartearen sortzailea. "Berak erakutsi dit lehen begiratuan existitzen ez dela dirudien errealitate baten aurka borrokatzen: esklaboak ditugu etxeko atean"[3][4]

18 urterekin, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten ari zela, egunero Casa de Campora joaten zen unitate mugikorra gau osoan gidatzeko eskaini baitzuen bere burua. Ordutik erakundeari lotuta dago. Erreskate unitatean hasi zen lanean.[4] APRAMP-eko koordinatzaile nagusia izan zen 1995etik, eta erakundearen zuzendaritza hartu zuen 2016an.

Hasieratik, prostituzio-egoeran dauden eta sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren pertsonen beharrei eta egoerari buruzko azterlanak eta ikerketa-lanak egiten parte hartu du. Aditu gisa parte hartu du sexu-salerosketaren eta/edo sexu-esplotazioaren biktimekiko lanean eta esku-hartze zuzen eta integralean, bai eta horien alderdi soziosanitario, psikosozial eta juridikoetan ere, hainbat foro, mintegi eta jardunalditan, bai nazio mailan, bai nazioartean.[5][6]

Alcaláko Unibertsitateko "Giza salerosketaren aurkako borrokan aditua" gaiko irakaslea ere bada, gaiari buruzko lehen unibertsitate-titulazioan.

Posizioak aldatu

Bere hitzaldietan "faktore kulturalak" prostituzioaren eskarian duen garrantzia salatzen du. "Normalizatu egin da, aisialdiko beste edozein jarduera bezala ikusten baita". NBEren txosten baten arabera, Espainia munduko hirugarren herrialdea da prostituzioa eskatzen, Thailandia eta Puerto Ricoren atzetik.[7][8]

Sariak eta ohoreak aldatu

  • 2021 TIP Hero "Gizakien salerosketaren aurkako borrokaren heroia". Antony Blinken Estatu idazkariak Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren 2021eko Giza Salerosketari buruzko Txostenaren aurkezpenean iragarritako aitorpena. Txosten horrek mundu osoko gizabanakoak aintzatesten ditu, haien ahalegin nekaezinek eragin iraunkorra izan baitute salerosketaren aurkako borrokan. Sari hori jaso duen lehen espainiarra da.[1][9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Rocío Mora Nieto premiada por el Departamento de Estado como heroína de la lucha contra la trata de seres humanos 2021» Embajada y Consulado de EE.UU. en España y Andorra 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. Curriculum vitae. .
  3. (Gaztelaniaz) «Rocío Mora, la primera española elegida heroína americana por su lucha contra la trata de mujeres» La Vanguardia 2021-10-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  4. a b (Gaztelaniaz) Fernández-Pello, Elena. (2018-04-22). «"España es, después de Camboya y Puerto Rico, el país con más demanda de esclavas sexuales"» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Jorge Javier nos recuerda que volveremos a disfrutar de la vida» Mediaset 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Casafrica» Casafrica (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  7. Press, Europa. (2011-10-26). «El 39% de los hombres españoles consumen prostitución» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2021-10-09). «Atrapadas en la prostitución: “Y luego lo llaman dinero fácil”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  9. (Ingelesez) «Rocío Mora-Nieto - U.S. Department of State Trafficking in Persons Report Heroes» www.tipheroes.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).

Kanpo estekak aldatu