Robin Wall Kimmerer
Robin Wall Kimmerer (New York, 1953) ingurumen- eta basogintza-biologiako irakasle estatubatuarra da. New Yorkeko Estatuko Unibertsitateko (SUNY-ESF) Ingurumen eta Basogintza Zientzien Fakultateko Jatorrizko Herrien eta Ingurumenaren Zentroko zuzendaria. Citizen Potawatomi Nation-eko kidea ere bada.
Robin Wall Kimmerer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen State University of New York College of Environmental Science and Forestry (en) Zientziatan graduatua |
Jarduerak | |
Jarduerak | naturalista, ekintzaile ekologista, plant ecologist (en) , ekologoa, botanikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | State University of New York College of Environmental Science and Forestry (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Biografia aldatu
1953an jaio zen, New Yorkeko iparraldeko eremu irekian. Landan jolasean hazi zen eta aire librean egindako denborak ingurune naturalarekiko estimu handia sortu zion. Ingurumenaren aldeko grina areagotu egin zuten gurasoek. New York estatuko iparraldean bizi ziren bitartean, Potawatomi legatuarekin (Estatu Batuetako gobernuak onartutako tribua) bat egiten hasi ziren.[1]
Botanikan graduatu zen 1975ean. Bi urte eman zituen mikrobiologo lanetan Bausch & Lombentzat. Gero, Wisconsinera joan zen Wisconsin-Madisongo Unibertsitatera, eta han lortu zuen 1979an botanikako maisutza, eta, ondoren, 1983an, landare-ekologiako doktoretza. Baso-ekologia ikasten ari zela, bere ikasketa-programaren parte gisa, goroldioak aurkitu zituen, bere karreraren ikuspegi zientifiko bihurtu zirenak.[2]
Ibilbide profesionala aldatu
Wisconsinetik, Kentuckyra joan zen. Han irakasle izan zen, denbora labur batez, Transylvaniako Unibertsitatean, Lexingtonen, Danville Kentuckyra joan baino lehen. Han biologia, botanika eta ekologia irakatsi zituen Center Collegen. Kimmererrek Centre Collegeren hartu zuen titulartasuna.
1993an, Kimmerer New Yorkeko Estatuko Unibertsitateko (SUNY-ESF) Oihan eta Ingurumen Biologia Sailera itzuli zen irakasle. Hainbat ikastaro eman ditu: lurra eta kultura, ezagutza ekologiko tradizionalak, etnobotanika, goroldio ekologia, asalduren ekologia eta botanika orokorra.
ESFko Herri Natiboetarako eta Ingurumenerako Zentroko zuzendaria da. Zentro hori bertako ikasleei ingurumen-zientziak ikasteko aukera gehiago emango dieten programak eskaintzeko egiten duen lanaren zati bat da, eta zientziak jatorrizko filosofiaren jakinduriaz baliatzea iraunkortasunaren helburu komuna lortzeko.[3]
Ezagutza ekologiko tradizionalaren (TEK) ikuspegia aldezten du, eta Kimmererrek "jakintza modu" gisa deskribatzen du. TEK ikuspegi zientifiko guztiz enpirikoa da, eta epe luzeko behaketan oinarritzen da. Hala ere, kultura- eta espiritu-gogoetak ere sartzen ditu, komunitate zientifikoak askotan baztertu dituenak. Komunitate akademikoak TEK ahalik eta gehien erabiltzeak sinesgarritasuna ematen dio ikuspegi horri.[4][5]
Kimmerer-en jakintza tradizionalak berreskuratzeko ahaleginak, neurri batean, haren familia-historiak eragiten ditu. Aitona Citizen Potawatomi Nation-eko kidea zen, eta hezkuntza koloniala izan zuen Carlisleko Industria Eskola Indigenan (Pensilvania). Eskolak, Kanadako egoitza-eskolen antzekoa, bertako haurrak "zibilizatzea" proposatu zuen, eta egoiliarrei beren hizkuntza hitz egitea debekatu eta bertako kultura ezabatuz. Potawatomiarren hizkuntza tradizionala mantentzea garrantzitsua dela jakinik, Kimmererrek hizkuntza tradizionala ikasi zuen, "hizkuntza bat hiltzen denean hitzak baino askoz gehiago galtzen dira".[6][7]
Ezagutza ekologiko tradizionala (TEK), goroldioaren ekologia, komunitate tribaletara heltzea eta sormenezko idazketa dira haren intereseko eremuak.
Lankidetzak aldatu
Ingurumen Biologiako Graduatu Aurreko Aholkularitzaren (UMEB) proiektua babesten lagundu zuen. Proiektu horrek ikasle beltzak ingurumen-zientzietako eta zientzia biologikoetako fakultatekoekin elkartzen ditu, eta, aldi berean, ingurumen-biologia ikertzeko lan egiten dute. Estatu Batuetako Nekazaritza Saileko Goi Mailako Hezkuntzako Bekadun Kulturaniztunen Programan ere parte hartzen du. Problema konplexuen ebazpena tartean duten mundu errealeko esperientziak eskaintzen dizkie programak ikasleei. Estatu Batuetako Ingeniaritza eta Zientzia Elkartean (AISES) ere parte hartzen du, eta Onondaga Nazioaren Eskolarekin batera lan egiten du dibulgazio komunitarioko jardueretan.[8]
Kimmerer-ek jakintza tradizionala eta zientzia modu kolektiboan erabiltzen ditu ikerkuntzan ekologiaren berrezarpenerako. Ekologian hezkuntza, garapen eta iraunkortasunerako estrategiak (SEEDS) programaren aholku-batzordeko kide izan da, ekologista minoritarioen kopurua handitzeko programa. Ameriketako Gizarte Ekologikoko Ezagutza Ekologiko Tradizionalen Ataleko lehendakari ohia da.[8]
2015eko apirilean, Nazio Batuen osoko bilkura batean panelista gisa parte hartzera gonbidatu zuten, eztabaidatzeko nola lagundu dezakeen naturarekiko harmoniak baliabide naturalak modu iraunkorrean kontserbatzen eta erabiltzen, izenburu honekin: "Naturarekin harmonia: garapen iraunkorreko helburuak lortzera, 2015etik aurrera Garapenerako Agendan klima-aldaketari aurre egitea barne".[9][10]
Lanak aldatu
- Gathering Moss: A Natural and Cultural History of Mosses (Oregon State University Press, 2003) ISBN 0-87071-499-6 . Lehen liburuan, landareen ekologo gisa izandako esperientzia eta naturari buruzko ezagutza tradizionalaren ulermena jaso zituen.
- Braiding Sweetgrass: Indigenous Wisdom, Scientific Knowledge, eta Teachings of Plants (Milkweed Editions, 2013) ISBN 9781571313355 . 2016. urtean, Braiding Sweetgrass audioliburuko bertsio bat merkaturatu zen, eta 2020an argitaratu zen berriro, sarrera berri batekin. 2021ean 500.000 kopia baino gehiago saldu ziren mundu osoan. Braiding Sweetgrass pertsonen arteko mendekotasunari eta mundu naturalari buruzkoa da, batez ere landare-munduari buruzkoa.[2]
Sariak eta aintzatespenak aldatu
- 2005 John Burroughs Award-en domina, Gathering Moss: A Natural and Cultural History of Mosses liburuagatik.[11]
- 2014 Sigurd F. Olson Nature Writing Award saria, bigarren liburuagatik, Braiding Sweetgrass:jakintza indigena, ezagutza zientifikoa eta landareen irakaskuntzak. [12]
- 2013 Bigarren Burroughs saria, Orion aldizkarian agertu zen "Council of the Pecans" saiakeragatik.[13]
- 2020 M. Phil-en ohorezko titulua College of the Atlantic-eko Giza Ekologian.[14]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Robin Wall Kimmerer | Americans Who Tell The Truth» www.americanswhotellthetruth.org.
- ↑ a b «Robin Wall Kimmerer: ‘Mosses are a model of how we might live’» the Guardian 2021-06-19.
- ↑ «Robin W. Kimmerer | Environmental and Forest Biology | SUNY-ESF» www.esf.edu.
- ↑ «About Traditional Ecological Knowledge» Deschutes Land Trust.
- ↑ «Weaving Traditional Ecological Knowledge into Biological Education: A Call to Action» web.archive.org 2015-03-11.
- ↑ Wall., Kimmerer, Robin. Braiding sweetgrass : indigenous wisdom, scientific knowledge and the teachings of plants. ISBN 978-0-221-05883-7. OCLC .1155921718.
- ↑ «Robin Wall Kimmerer | Americans Who Tell The Truth» www.americanswhotellthetruth.org.
- ↑ a b «Robin Wall Kimmerer» Academic Dictionaries and Encyclopedias.
- ↑ "Kimmerer to Speak at U.N.—Professor to join conversation on 'Harmony with Nature' via SUNY-ESF.
- ↑ Video at UN Video, Kimmerer's remarks begin at 57 min.
- ↑ «Professor's "Gathering Moss" Wins Burroughs Award» www.newswise.com.
- ↑ Hertzel, Laurie. "Braiding Sweetgrass" wins Sigurd Olson nature writing award, Star Tribune, May 7, 2014.
- ↑ See John Burroughs Nature Essay Award for 2013 to Robin Wall Kimmerer
- ↑ See Mother, scientist, decorated professor, Citizen Potawatomi Nation member, and award-winning author Robin Wall Kimmerer, Ph.D. will deliver the keynote address during an online graduation ceremony for the College of the Atlantic Class of 2020.
Bibliografia aldatu
- Historia. (E.D.). Retrieved April 4, 2021, hemendik: https://www.pokagonband-nsn.gov/our-culture/history
- Potawatomi history. (E.D.). Retrieved April 4, 2021, hemendik: https://www.mpm.edu/content/wirp/ICW-152
- Sultzman, L. (1998ko abenduaren 18a). Potawatomi History. Retrieved April 6, 2021, http://www.tolatsga.org/perab.html
- CPN Public Information Office. (November 3, 2015). Q & A with Robin Wall Kimmerer, Ph.D. Citizen Potawatomi Nation. https://www.potawatomi.org/q-a-λ-robin-wall-kimmerer-ph-d/
Kanpo estekak aldatu
- Fakultateko orri pertsonala SUNY-ESF
- Ekologiako Jakintza Tradizionalen Atala Society of America
- Reclaiming the Honorable Harvest: Robin Kimmerer at TEDxSitka
- Mugak gainditzen dituzten emakumeak