Roberto II.a Estuardo
Roberto II.a Eskoziakoa (Eskoziako gaeleraz: Raibeart II, Rìgh na h-Alba), (Paisleyko abadia, Eskozia, 1316ko martxoaren 2a - Dundonaldeko gaztelua, Eskozia, 1390eko apirilaren 19a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.
Biografia
aldatuEskoziako zaindari zen Walter Stewarten (Estuardo) eta Marjorie Bruceren seme bakarra zen eta Estuardo etxeko lehen erregea izan zen. 1318an Eskoziako parlamentuak erabaki zuen Roberto I.a erregea ondorengorik gabe hiltzen bazen Marjorie alabaren semea izango zela hurrengo erregea, baina hil aurretik Dabid izan zuen eta Roberto hil zenean berau bihurtu zen errege, bost urte baino ez zituen arren.
Errege izan ez arren, Eskoziako auzi garrantzitsuenak berak eramaten zituen eta 1371an Dabid II.a ondorengorik gabe hil zenean lortu zuen Roberto II.a izendatu zuten errege berri. Ordutik aurrera Estuardotarren lurrak nabarmen handitu ziren, Robertok bere seme alabak Eskoziako nobleekin ezkonarazi baitzituen. 1377an Eduardo III.a Ingalaterrakoa hil zen eta eskoziarrek frantsesekin sinaturiko Auld Alliance itunari jarraiki mugaldean zeuden gaztelu ingelesak erasotu zituzten.
Roberto II.aren ondorengoen artean aberastasun handiena Joanesek hegoaldean eta Alexandrok iparraldean lortu zuten eta bien arteko borroka sortu zen 1384an. Istilu hauek Roberto erregearen autoritatea zalantzan jarri arazi zuten. Hegoaldekoek 1200 soldadu frantziar ekarri zituzten eta iparraldekoek mertzenario gaeldarrak, baina 1388an bat egin behar izan zuten ingelesei Otterburneko borrokan irabazteko.
Roberto II.a 1390an hil zen eta Joanes bihurtu zen ondorengo. Honek izena aldatu zuen, Roberto III.a bihurtuz, Joanes izenak Joanes Balliol erregea gogorarazten baitzuen.
Aurrekoa Dabid II.a Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregea 1371–1390 |
Ondorengoa Roberto III.a Eskoziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto II.a Estuardo |