Joanes Eskoziakoa edo Joanes Balliol, (Eskoziako gaeleraz: Iain Bailiol) (Londres, Ingalaterra, 1249Pikardia, Frantzia, 1314ko irailaren 25a) Eskoziako Erresumako erregea izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Joanes Eskoziakoa

Eskoziako erregea

1292ko azaroaren 17a - 1296ko uztailaren 10a
Margarita Eskoziakoa - Roberto I.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza1249
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaChâteaux de Hélicourt (en) Itzuli1314ko azaroaren 25a (64/65 urte)
Hobiratze lekuaPikardia
Familia
AitaJohn I de Balliol
AmaDervorguilla of Galloway
Ezkontidea(k)Isabella de Warenne (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBalliol etxea
Hezkuntza
HeziketaDurham School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEskoziako Independentzia Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Biografia

aldatu

1290an Margarita Eskoziakoa hil zenean bi urtez Eskoziako zaindariak izan ziren Erresuma gidatu zutenak, izan ere herrialdean bi etxeren arteko borroka piztu baitzen, Bruce etxea eskoziarren subiranotasunaren aldekoa eta Balliol etxea Ingalaterraren aldekoa.

Joanes Balliol Londresen jaio zen eta jatorrizko izena normandiarra zuen Johan de Bailliol, baina Dabid I.aren ondorengoa zen amaren aldetik eta Eduardo I.a Ingalaterrakoaren laguntzaz Eskoziako erregetza lortu zuen. Eduardok ordea menpekotzat hartu zuen eta Frantziaren aurkako bere gerrak finantzatzeko zerga ugari ezarri zizkien eskoziarrei. Egoeraz nekatuta, Joanesek Stirlingen hamabi nobleren arteko bilera deitu zuen 1295ean eta Frantziarekin elkar laguntzeko ituna sinatu zuten, Auld Alliance izenaz ezagutzen dena. Eduardo I.ak orduan Eskozia inbaditzeari ekin zion eta egoera honetan Joanes Balliolek abdikatu egin zuen, Menrose ondoan 1296ko uztailaren 10ean. Londresko dorrean preso sartu zuten eta 1299an Frantziara joaten utzi zioten.

Eskoziako Independentzia Gerrak

aldatu

Eskoziako Lehenengo Independentzia Gerra abiatu zen orduan. Eduardoren aurkako altxamendu hauetan William Wallace edo Andrew Moray bezalako buruek "King John" (Joanes Erregea) izena erabili zuten bera erregetzara itzul zedin. 1302tik aurrera ez zuen Joanesek erregetza lortzeko saiakera berririk egin. 1306 artean ez zen erregerik izan Eskozian eta Bigarren interregnuma izenaz ezagutzen den garaia da.


Aurrekoa
Margarita Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
12921296
Ondorengoa
Roberto I.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes Eskoziakoa