Risky Business
Risky Business (euskaraz Negozio Arriskutsuak) 1983ko Paul Brickman estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzeko filma bat izan zen. Bertan, Tom Cruise, Rebecca De Mornay, Richard Masur, Joe Pantoliano, Bronson Pinchot, Janet Carroll eta Nicholas Pryor aktoreek antzeztu zuten.
Risky Business | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Risky Business |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, teen film (en) , sarbide-bizipena, komedia erromantikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Ustekabeko zenbakia |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Brickman (en) |
Gidoigilea(k) | Paul Brickman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jon Avnet Steve Tisch |
Konpainia ekoizlea | The Geffen Film Company (en) |
Edizioa | Richard Chew (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tangerine Dream (en) |
Argazki-zuzendaria | Bruce Surtees Reynaldo Villalobos |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentu nagusia | prostituzioa |
Filmak hainbat gai ukitzen ditu: materialismoa, xalotasunaren galera, nerabezarotik helduaroko igarotzea eta kapitalismoa.
Argumentua aldatu
Joel Goodson (Tom Cruise) AEBtako institutu bateko ikaslea da.
Behinola Joelen gurasoak bidai batean joan eta Joel denboraldi baterako etxean bakarrik geldituko da. Gau batez Lana (Rebecca De Mornay) izeneko emagaldu baten zerbitzuak kontratatzea erabaki eta ordutik aurrera elkarrekin maiz ikusiko dira, azkenean emagalduaren proxenetak (Joe Pantoliano) egoera hori begi txarrez ikusten hasi eta mutila Lana ikusten lagatzeko mehatxatu egingo duelarik. Orduan, Joel eta Lanak proxenetarengandik mendekatzeko asmoz, Lana beraren lankide emagalduen zerbitzuak Joelen etxean bertan eskeintzea erabakiko dute.
Aktoreak aldatu
- Tom Cruise: Joel Goodson
- Rebecca De Mornay: Lana
- Joe Pantoliano: Guido
- Richard Masur: Rutherford
- Bronson Pinchot: Barry
- Curtis Armstrong: Miles
- Nicholas Pryor: Goodson jauna, Joelen aita
- Janet Carroll: Goodson andrea, Joelen ama
- Shera Danese: Vicki
- Raphael Sbarge: Glenn
- Bruce A. Young: Jackie
- Fern Persons: laborategiko irakaslea
Kanpo estekak aldatu
- Risky Business filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)