Ripartites tricholoma

Ripartites tricholoma Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, saihestu beharrekoa.

Ripartites tricholoma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaRipartites
Espeziea Ripartites tricholoma
P.Karst., 1879

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; zuritik buztin zurbil kolorera doana; hasieran ganbila, gero erdian hondoratua. Gainazala glabroa du, ertzean izan ezik, hor ile tentez estalia egoten da, batez ere ale gazteetan.

Orriak: Zurixka zurbil kolorekoak, ondoren buztin-zikin kolorekoak; ez oso estu, meheak; hasieran Itsatsiak, gero pixka bat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, betea, bihurgunetsua edo inkurbatua; orriak baino kolore ilunagoa du, zahartzean arrexka kolorekoa bihurtzen da.

Haragia: Zurixka, mehea, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Tricholoma epitetoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar. Iledun kapela duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ale gazteak ederki bereizten dira kapelako Ile tenteengatik, baina zahartzean, desagertu egiten dira, eta Clitocybe zuri baten antza hartzen dute.

Sasoia eta lekua aldatu

Irailean eta urrian, koniferoen azpian. Urria.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Costa Rica, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Txile.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 172 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 329 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu