Rilda Paco
Rilda Paco Alvarado (Oruro, Bolivia, 1986ko uztailaren 22a) artista plastikoa, diseinatzaile grafikoa eta kazetari boliviarra da.[1]
Rilda Paco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rilda Paco Alvarado |
Jaiotza | La Paz, 1986ko uztailaren 22a (38 urte) |
Herrialdea | Bolivia |
Bizilekua | La Paz |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista bisuala, diseinatzaile grafikoa eta kazetaria |
Biografia
aldatuRilda Pacok 1992an hasi zituen ikasketak, eta 2003. urtean atera zuen batxilergoa.
2004an, bere ikasketa profesionalekin jarraitu zuen, eta diseinatzaile grafiko graduatu zen. 2010ean, 24 urte zituela, Rilda “Hernando Siles” Arte Ederren Akademia Nazionalean sartu zen. Komunikazioaren arloan ere sartu zen 2014. urtean, eta 2019an graduatu zen kazetari.
2018ko otsailean, 31 urte zituela, Rildak Oruroko Socavoiko Ama Birjinaren pintura bat egin zuen, eta birjina barruko arropan erretratatu zuen. Pintura horrek zenbait erreakzio eragin zituen Boliviako iritzi publikoan, batzuk alde eta besteak kontra (batez ere pertsona erlijioso eta katolikoak).[2] Aipatzekoa da, halaber, Rildak pintura-lan batzuk egin zituela Mujeres Creando erakunde feministarentzat, María Galindo ekintzailea buru zela.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ ¿Quién es Rilda Paco? Soy una mujer sencilla que aun aprende sobre el arte. urgentebo.com 28 de febrero de 2018.
- ↑ La artista plástica Rilda Paco denuncia que su madre e hija son amenazadas. lostiempos.com 23 de febrero de 2018.
- ↑ Rilda Paco pide protección para ella y su familia tras recibir amenazas. correodelsur.com 28 de febrero de 2018.
Ikus, gainera
aldatu- Maria Galindo
- Julieta Paredes
- Socavongo Ama Birjina