Rigidoporus sanguinolentus
Rigidoporus sanguinolentus Meripilaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Rigidoporus sanguinolentus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Meripilaceae |
Generoa | Rigidoporus |
Espeziea | Rigidoporus sanguinolentus Donk, 1966 |
Basionimoa | Boletus sanguinolentus |
Sinonimoak: Physisporinus sanguinolentus, Polyporus sanguinolentus, Polyporus reichertii.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Erresupinatua, hasieran txikia, mm batzuetakoa, baina batzuk besteekin bat egiten dutenez, tamaina handia har dezakete; freskotan oso biguna, hauskorra lehortzean.
Poroak: Irregularrak, zuriak, gorrixkara pasatzen direnak eta gero arrera ukitzean, txikiak. 3-4 milimetroko.
Tutuak: Laburrak, gehienez ere 2,5 mm-ko luzerakoak. Ertza antzua.
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari. asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
aldatuOharra: ukitzean poroek hartzen duten kolore gorrixkak identifikazioa erraztu egiten dute.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean eta neguan. Urteko espeziea, haltz, pago, sahats, urki, izei, pinu eta abarretako egur hondar oso hezeetan.
Banaketa eremua
aldatuAmerika, Ozeania, Europa, Kaukasia, Turkia, Ekialdeko Afrika, Erdialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Errusia, Japonia, Korea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 637 or. ISBN 84-404-0530-8..