Ridnitšohkka

Ridnitšohkka mendixka, Finlandiako bigarren mendixka garaiena da. Enontekiö udalerri iparraldean dago, herrialdeko sabaia den Haltin mendixkatik pare bat kilometrotara. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Ridnitšohkka mendixka
Ridnitšohkka (se)
Ridnitšohkkarenkokalekua.png
Datu orokorrak
Garaiera 1.317 m
Geografia
Koordenatuak 69° 17′ 16″ N, 21° 20′ 19″ E / 69.2878°N,21.3386°E / 69.2878; 21.3386Koordenatuak: 69° 17′ 16″ N, 21° 20′ 19″ E / 69.2878°N,21.3386°E / 69.2878; 21.3386
Mendikatea Eskandinaviako Alpeak
Herrialdea Finlandia
Lurraldea Enontekiö
Babestutako-eremua Käsivarsi Eremu Basatia

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu