Ride with the Devil (filma)
Ride with the Devil (euskaraz Deabruarekin Zaldiz) 1999ko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Daniel Woodrell idazlearen Woe to Live On ("Bizirik Jarraitzeko Atsekabea") liburuan oinarritua dago. Tobey Maguire, Skeet Ulrich, Jeffrey Wright, Jonathan Brandis, Jim Caviezel aktoreek eta Jewel musikariak antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1861, AEBetako Gerra Zibila, Missouri. Bushwhacker direlakoak, Konfederazioaren aldekoak, gerrilla moduan unionisten aurka borrokatzen hasi dira. Jack Roedel (Tobey Maguire) eta Jack Bull Chiles (Skeet Ulrich), haurtzarotik lagunak diren bi mutil gazte dira, konfederatuen aldeko talde batera elkartu eta pistolari eta zaldizko trebe bilakatuko dira. Negua iristean, bushackerrak sakabanatu eta lurpeko aterpe batean biziko dira. Beren egonaldi latza Sue Lee (Jewel) alargun gaztearen etorrerak samurtuko du. Halere, lasaitasunak gutxi iraungo die. Negua amaitzean, gerra beren bizitzetara itzuli eta taldea nahiz gazteak kaltetuko ditu, sekulako aldaketa jasanez.
Aktoreak
aldatu- Tobey Maguire: Jake Roedel
- Skeet Ulrich: Jack Bull Chiles
- Jewel: Sue Lee Shelley
- Jeffrey Wright: Daniel Holt
- Simon Baker: George Clyde
- Jonathan Rhys Meyers: Pitt Mackeson
- Jim Caviezel: Black John Ambrose
- Tom Guiry: Riley Crawford
- Jonathan Brandis: Cave Wyatt
- Mark Ruffalo: Alf Bowden
- Tom Wilkinson: Orton Brown
- Margo Martindale: Wilma Brown
- John Ales: William Quantrill
- Celia Weston: Clark andrea
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)