Rickenella swartzii Repetobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Ez du sukaldaritzarako balio. Espezie txikia da, eta gehienetan goroldiotan ikusi gabe uzten dugu, batez ere kolore mateak dituenean.

Rickenella swartzii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaRepetobasidiaceae
GeneroaRickenella
Espeziea Rickenella swartzii
Kuyper, 1984

Sinonimoak: Omphalina setipes, Rickenella setipes.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-unbilikatua, marroixka kolorekoa, ertza argiagoa du eta gardentasunez ildaskatua.

Orriak: Oso dekurrenteak, zabal, zurixkak, orritxo txikiekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Fistulosoa, mehea, luzea, belusduna, marroixka kolorekoa, urdin more koloreko islekin goian eta marroi argikoekin behealdean.

Haragia: Arrexka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[3]

Etimologia: Rickenella terminoa, Adalbert Ricken mikologo alemaniarrari eskainia dago. Swartzii epitetoa, Olof Peter Swartz naturalista, botaniko eta taxonomoari eskainia dago.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.

Nahasketa arriskua

aldatu

Nekez nahas daitekeen espeziea da, Hygrocybe-ren baten antza izan dezake, baina hauek ez dira inoiz hain txikiak.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, baso eta zelai heze eta goroldiotsuetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Frantsesez) Rickenella swartzii, MycoDB
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 143 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 148 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu