Ireki menu nagusia

Richard Avedon (New York, AEB, 1923 - Texas, AEB, 2004) estatubatuar argazkilaria izan zen.

Richard Avedon
Richard Avedon.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1923ko maiatzaren  15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza San Antonio2004ko urriaren  1a (81 urte)
Heriotza modua : garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k) Evelyn Franklin
Doe Avedon  (1944 -  1949)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
DeWitt Clinton High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak moda-argazkilaria
Lantokia(k) New York
Jasotako sariak
Influentziak Henry Peach Robinson Itzuli
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa fashion photographya Itzuli
portrait photographya Itzuli
IMDb nm0042857
www.richardavedon.com

BiografiaAldatu

20 urte zituela, filosofia-ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen. Hurrengo urtean Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin arras ezaguna bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria. Erretratua ongi menderatzen zuen, eta 1959an Behaketak erretratu-liburua argitaratu zuen, Truman Capoteren testuarekin. Hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen. 1950eko hamarkadan Parisera jo zuen, moda-argazkiak egitera betiere.

60ko hamarkadan, berriz, estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko. Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen (napalmak erretakoen argazkiak, psikiatrikoko gaixoak).

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Avedon  

ErreferentziakAldatu