Ribaforada Kirol Kluba

Ribaforada Kirol Kluba Ribaforadako futbol taldea da, egun Hirugarren Mailan dabilena.

Club Deportivo Ribaforada
Sorrera1921eko otsailaren 3a (103 urte)
Futbol zelaiaSan Bartolome
Ribaforada
edukiera: 2.000 lagun
inaugurazioa: 1961
PresidenteaMíchel Fernández Ariza
EntrenatzaileaFº Javier Román García
LigaNafarroako Lehen Erregionala
2017-182.a
Webguneawww.cdribaforada.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bartolín maskota.

Historia

aldatu

1921eko otsailaren 3an sortu zuten Eduardo Aizpuni esker. Nafarroan sortu zen hirugarren futbol taldea da. 1928ra arte Club Deportivo Imperio izena izan zuen, herria zeharkatzen duen Aragoiko Ubide Inperialaren omenez.[1] Nafarroako hirugarren futbol talde zaharrena kontsideratzen da.

1949-50 urtean Club Deportivo Ribaforada izena hartu zuen eta Bigarren Erregional mailan hasi zuen ibilbidea. Maila apaletan hamarkadak egin ondoren 1986-87 denboraldian Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen eta maila horretako historikoetako bat bihurtu zen, hamaika denboraldi jarraian egin baitzituen bertan. Bi aldiz Bigarren B Mailara igotzeko play-offak ere jokatu zituen, azkena 1995-96 denboraldian, baina ez zuen helburua lortu. Bizpairu urte beranduago ordea krisi ekonomikoan sartu zen, 1998an maila galdu eta ordutik aurrera Nafarroako Erregional Mailetan aritu da.

Datuak

aldatu

2018-19 denboraldia barne.

Azken denboraldiak

aldatu
Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Lehen erregionala 2.a (igo)
2010-11 Nafarroako Preferentea 4.a
2011-12 Nafarroako Preferentea 14.a (jeitsi)
2012-13 Lehen erregionala 1.a (igo)
2013-14 Nafarroako Preferentea 14.a (jeitsi)
2014-15 Lehen erregionala 7.a (jeitsi)
2015-16¹ Lehen erregionala 7.a
2016-17 Lehen erregionala 1.a
2017-18 Lehen erregionala 2.a
  • ¹ 2015-16 denboraldian Nafarroako Preferentea Lehen Autonomikoa bihurtu zen eta ondorioz Lehen Erregionala, Nafarroako Preferentea, eta Bigarren Erregionala zena Lehen Erregionala.

Palmaresa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Gómez Gómez, A.. (1988). Historia del Club Deportivo Ribaforada. Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa.

Kanpo estekak

aldatu