Rhodofomes roseus
Rhodofomes roseus Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat eta poliporo arrosa bat da, Ipar Amerikako mendebaldean eta Europan aurki daitekeena.[1] Beste ardagai arrosa baten (Fomitopsis cajanderi) hurbileko ahaidea da. F. cajanderi landare-patogenoa da, eta F. rosea, berriz, detritiboro bat.[2]
Rhodofomes roseus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Rhodofomes |
Espeziea | Rhodofomes roseus Vlasák, 1990 |
Basionimoa | Boletus roseus |
Sinonimoak: Poria stalactites, Polyporus roseus, Polyporus stalactites, Polyporus carneus, Polyporus rufopallidus, Fomes roseus, Trametes rosea, Fomitopsis rosea, Fomitopsis rufopallida, Trametes rufopallida, Fomes carneus, Fomes rufopallidus, Placodes roseus var. rufopallidus, Placodes roseus, Fomes rosea, Scindalma carneum, Scindalma roseum, Scindalma rufopallidum, Ungulina carnea, Ungulina rosea, Trametes carnea, Trametes pribramensis, Fomes roseus f. pribramensis, Rhodofomes carneus.
Habitata
aldatuF. rosea mendebaldeko Ipar Amerikan hazten da, maizago izei-basoetan. Vancouver Island, Prince George eta Wells Gray Park-en aleek espeziea bereizten lagundu dute.[2]Ardagai hau hildako egurretan baino ez da hazten, eta Picea, Pseudotsuga edo Populus enborrek dute lehentasuna.[2] Pudrizio kubiko marroia eragiten du.[2]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Jamaika, Guyana Frantsesa, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasoa, Turkia, Kazakhstan, Tajikistan, Kirgizistan, Himalaiako eremua, Mongolia, Txina, Filipinak, Australia.[3]
Espeziearen egoera
aldatuAranzadi Elkartearen arabera, Fomitopsis rosea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ a b c d Ginns, J. H.. (2017). Polypores of British Columbia (Fungi: Basidiomycota). ISBN 978-0-7726-7053-3. PMC 982126526. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Rhodofomes roseus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea