Rhodocybe nitellina
Rhodocybe nitellina Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mikologoek oraindik ez dute esan jan daitekeenik.
Rhodocybe nitellina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Rhodocybe |
Espeziea | Rhodocybe nitellina Singer, 1947 |
Sinonimoa: Collybia nitellina, Rhodophana nitellina.
Deskribapena aldatu
Kapela: Higrofanoa, 1,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan pixka bat deprimitua erdian; gardentasunagatik, hezetasun egoeran, ertza ildaskatua izaten du. Okre-laranja kolorekoa edo gorrixka-lehoi kolorekoa, lehortzean asko argitzen da.
Orriak: Hankari itsatsiak, luzera desberdineko orritxo ugarirekin, kapelaren haragiarekiko zabalak, okre argi kolorekoak, denborarekin areagotzen den kolorea.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa. Zurruna, kapelaren kolore berekoa, Higrofanoa, oinarria kotoi itxurakoa.
Haragia: Fina eta biguna. Irinaren usain eta zapore handikoa.[2]
Etimologia: Rhodocybe terminoa grekotik dator, arrosa, esan nahi duen "rhódon" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik. Kapelaren koloreagatik. Nitellina epiteto berriz latinetik dator, distiratzen, esan nahi duen "niteo" hitzetik. Bere kolore distiratsuagatik.
Jangarritasuna aldatu
Ezezaguna.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Collybia baten itxurak, kolore laranja-arrexka uniformeak eta usain irintsuak erraz identifikatzen dute.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean. Espezie arraroa, ezezaguna, Arantzen azpian ezkutatzen baita. Taldeak osatuz ateratzen da. Artadietan eta larreetan, arantzadun sastrakadietan, sasiarrosetan, koniferoetan eta hostozabaletan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 285 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 285 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 379 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..