Rheum Polygonaceae familiako generoa da, asiar jatorria duena. Genero honek 60 espezie ditu.

Rheum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPolygonaceae
Generoa Rheum

Deskribapena aldatu

Arabarba (Rheum rhabarbarum) eta R. rhaponticum landare jangarriak dira eta R. officinale sendabelarra. R. palmatum Txinan landatzen dute.

Landare bizikorrak dira. Hosto handiak eta peziolo mamitsu eta gorriak dituzte. Loreak zuri-berdexka eta txikiak dira. Errizoma oso garatuta dago. Haren fruitua nukula da. Haziak erein edo errizomaren zatiak landatzen dira.

Erabilera aldatu

Britainia Handia eta Frantzian arabarba oso ezaguna da. Hostoen pezioloak baino ez dituzte erabiltzen. Hostoen linboek azido oxaliko gehiegi dute eta toxikoak dira. Arabarbaren pezioloekin marmelada eta pastelak egiten dira.

Rheum officinale sendabelar laxante eta idorgarria da.

Espezieak aldatu

60 espezie deskribatu dira, hauek dira horietako batzuk:

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rheum