Reyes Azkoitia

pilotaria

Reyes Azkoitia (Martirieta, Azkoitia, Gipuzkoa, 1952ko urtarrilaren 5a) pilotari gipuzkoarra da.

Reyes Azkoitia

Bizitza
JaiotzaMartirieta1952ko urtarrilaren 5a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Ibilbidea

aldatu

Azkoitiako Martirieta auzoko Urteaga baserrian jaio zen. Martirietako pilotalekuan eman zituen lehen pilotakadak Azkoitiak. Umetan pilotan hasi, gero ezkondu berritan berriro pilotari heldu eta semeari segika Bergarako Pilota Eskolako entrenatzaile hasi zen.

Banaka ezezik, Jaione alabarekin batera bikote modura jokatu izan du baita ere[1].

2018ko ekainaren 9an Bergarako Pilota Eskolako omenaldia jaso zuen[2].

Bergarako pilotalekuan jokatzen den txapelketa bati Reyes Azkoitia izena eman zitzaion bere omenez[3].

2020an, Euskal Telebistako Plazandreak telebista saioan parte hartu zuen, emakumezko pilotarien entrenatzaile bezala[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Pelota: Reyes Azkoitia, adelante en la Emakume Master Cup a los 66 años» Mundo Deportivo 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  2. «Reyes Azkoitia omenduko dute Pelotai Eunean -» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  3. «Reyes Azkoitia sariaren finalak - Bergara - 2019-12-30» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  4. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).

Kanpo estekak

aldatu