Resupinatus applicatus

Resupinatus applicatus Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Resupinatus applicatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaResupinatus
Espeziea Resupinatus applicatus
Gray, 1821

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 6 mm bitarteko diametrokoa; hasieran ia globo formakoa, gero garatu ahala, zabalduaz joaten da, erabat zabaldu arte; goialdea lehorra da, grisaxka edo gris-beltzaxka eta ile leunarekin.

Orriak: Luzera desberdinetakoak, luzeenak urriak izanik; grisaxka, ertz argiagoarekin; errezeptakuluaren erdian elkartzeko joera dute.

Hanka: Oso garatu gabeko oin antzeko bat izan dezake, hortik egiten du bat, bizi den substratuarekin.

Haragia: Zeharrargia, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Resupinatus terminoa latinetik dator, atzeraka tolestuta, alderantzizkoa esan nahi duen "resupinus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.

Nahasketa arriskua aldatu

Resupinatus applicatus ugariagoa denarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan. Eroritako adarren azpiko aldean hazten da.[3]

Banaketa eremua aldatu

Amerika osoa, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Ozeania, Kongoko arroa.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Turkia, Kaukasoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 242 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu