Resistência Galega (Galiziar Erresistentzia) Galizian hainbat sabotaje eta ekintza armatu aldarrikatzeko erabilitako izena da. Izena manifestu baten bidez agertu zen lehen aldiz, eta bertan Galiziaren independentzia eta sozialismoaren aldeko ekintza armatuak egitera dei egiten zen. Zentzu horretan, Resistênciak, erakunde egituratu bat baino, izaera independentistako ekintzak aldarrikatzeko erabilitako izena dirudi, talde desberdinek erabilitakoa.

Resistência Galegaren aldeko margoketa Vigon.

Historia aldatu

2005 aldatu

RG izena 2005eko uztailaren 20an agertu zen, Galiziako Aberriaren Eguna baino pixka bat lehenago, interneten Manifesto da Resistência Galega agiria plazaratuz. Bertan, Galiziaren independentzia eta sozialismoaren alde borroka armatuaren beharra agertzen zuen. Galiziako talde independentista gehienek, baina, taldearekin zer ikusirik ez zutela argitu zuten[1].

2006 aldatu

2006ko irailean, Portugalgo poliziak lehergailuak egiteko materiala topatu zuen, Resistência Galegaren propagandarekin batera, Galiziako mugatik gertuko mendi batean, Vieira do Minho herritik gertu. Poliziaren arabera ere bai, taldearekin zer ikusia zuten Galiziako hainbat gazte klandestinitatean murgildu ziren taldea ekintzak egiten hasi zenetik[2].

2006ko maiatzean, poliziak hainbat ekintza egotzi zizkion Resistência Galegari; hauek aipatu daitezke:

  • Cangas do Morrazon (Pontevedra), eraikitzen ari ziren etxe baten jarritako lehergailua (eztanda egin ez zuena)[3].
  • Lugon immobiliaria batean jarritako lehergailua (eztanda egin ez zuena).
  • Abiadura handiko trenaren (AVE) aurkako sabotajea, obretako makina bati su emanez[4].

2011 aldatu

2011ko azaroan lau lagun atxilotu zituzten Resistênciako kideak zirelakoan[5].

2012 aldatu

2012ko martxoaren 27an, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismoa" egotzi zien Resistencia Galegako sei kideri. "Erakunde terroristako" partaide izatea, lehergaiak izatea eta dokumentu faltsuak erabiltzea leporatu zien[6].

2012ko irailaren 16an, Galiziar Erresistentziako lau ustezko kide atxilotu zituzten Vigon Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak batera egindako operazio batean. Kideeek zonaldean aparkatutako ibilgailu baten barnean utzi zuten motxila, eta oinez utzi zuten parkea. Ondorioz, Poliziak bertan atxilotu zituen, motxilan lehergaiak zeudelakoan. Zonaldea hesiz inguratu zuten, eta Lehergaiak Desaktibatzeko Taldeko kideek motxilaren barnean "potentzia handiko" bi lehergai zeudela baieztatu zuten[7].

2012ko urriaren 30ean, Resistencia Galega taldeko ustezko bi kide atxilotu zituzten Ferrolen. Poliziak finantzazio aparatuko kide izatea egozten zien[8].

2013 aldatu

2013ko urtarrilaren 8an, Resistencia Galegako ustezko kide bat atxilotu zuten. Ames inguruko baso batean izan zen atxiloketa. Atxilotuak hiru lehergailu omen zeramatzan atxilotu zutenean[9].

2013ko ekainaren 28an, lau independentista galiziarrentzat Espainiako Audientzia Nazionalak 64 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Diario Liberdadek argitaratu zuenez, “Resistencia Galega” antolakundean parte hartu izana egozten zieten eta estatu espainiarrak eta PPk erakunde hau terroristatzat zuten[10].

2014 aldatu

2014ko apirilaren 24an, Resistencia Galega talde terrorista bat zela ebatzi zuen Gorenak. Talde horretako lau kideri zigorrak murriztu zizkion Auzitegi Gorenak: Auzitegi Nazionalak 10 eta 18 urte ezarri zizkien, baina Gorenak zigorra 8 eta 14 urtetara jaitsi zuen[11].

2014ko ekainaren 15ean, Maria Osorio Lopez Resistencia Galega erakundeko kidea atxilotu zuen Guardia Zibilak Ponferradan. Osorio kartzelaratzeko agindua zuten agenteek, erakunde terrorista bateko kide izatea eta, helburu terroristekin dokumentu publikoak faltsutzea leporatuta, 7 urte, 9 hilabete eta egun bateko kartzela zigorra jaso baitzuen[12].

2014ko urriaren 1ean, Barallako udaletxearen kontra eraso egin zuten, goizaldean. Atentatuak kalte materialak eragin zituen. Urriaren 3an, Raul Agulleiro Cartoy Resistencia Galegako kidea atxilotu zuen Guardia Zibilak Santiagon. Ustez Barallako (Lugo) udaletxearen aurkako erasoa egin zuen[13].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu