René Jacobs (Gante, 1946) belgikar kontraltoa, orkestra-zuzendaria eta musikologoa da. Goi-mailako ikasketak Ganteko Unibertsitatean egin zituen, eta musika eta kantua ikasi zituen aldi berean. Alan Curtisi esker, veneziar opera ezagutu zuen, Francesco Cavalliren Erismena kantatzeko enkargua eman baitzion hark. Gustav Leonhardt eta Alfred Dellerrek horretara bultzatuta, antzinako musikaz zaletu zen, eta kontraltoaren errepertorioa eta tinbrea indartzeko lanak egin zituen. 1977an, Concerto vocale taldea sortu zuen, eta talde horrekin italiar, frantses eta alemaniar errepertorio barrokoa aztertu zituen: Cavalliren La Calisto (1994) lanaren grabazioak oso kritika onak izan zituen. Schola Cantorum Basiliensiseko irakasle, Innsbruckeko Jaialdiko zuzendari artistiko eta antzinako musikako aholkulari (Berlingo Staatsoperren) izan da. Lan handia egin du antzinako partitura ahaztuak berreskuratzeko, bai kantari gisa bai orkestra-zuzendari gisa. Opera barrokoa ere lantzen du. 2011n, III. Traetta Saria eman dio Traetta Societyk Europako musika-ondarea berreskuratzeko egin duen lanagatik.

René Jacobs

(2011)
Bizitza
JaiotzaGante1946ko urriaren 30a (77 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Sint-Lievenscollege (en) Itzuli
Sint-Barbaracollege (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, opera abeslaria, musikagilea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motakontratenorra
Musika instrumentuaahotsa

Spotify: 3hwPQDlJr99FzncxqZD2SU iTunes: 1126076 Musicbrainz: 47ba9b5a-a059-4bf5-a7b8-803b17145b92 Songkick: 2230892 Discogs: 842641 Allmusic: mn0001981440 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu