Red River (1948ko filma)
Red River (euskaraz Ibai Gorria) 1948ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: John Wayne, Montgomery Clift eta Walter Brennan. Filma hau maiz Western filma onenetako bat bezala goraipatua izan ohi da, American Film Institute erakundeak garai guztietako hamar Western onenen artean sailkatu duelarik.
Red River Montgomery Clift aktorearen estreinaldi zinematografikoa izan zen. Bere lehenengo film honetan antzezle gazteak lan bikaina egin zuen, eta John Wayne beteranoaren mailak ez zuen inondik inora bigarren plano batean utzi berea.
Argumentua
aldatuIstorioa 1851. urtean Texas estatuko iparraldeko mugan hasten da. Thomas Dunson (John Wayne) abeltzainak Texas estatuan bere ganadu arrantxoa sortu nahi du. Bere lantegiaren hasieran Matthew Matt Garth (Montgomery Clift) izeneko mutiko umerzurtz bat ezagutu eta adoptatu egiten du. Red River ibaia gurutzatzen dutenean, beste abeltzain baten jabetzakoa den lursail batean bizitzen jarriko dira. Handik hamarren bat urtetara eta jada Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian, Dunson arrantxoa ekonomia arazoez beterik larri eta estu dabil. Ondorioz, Thomas Dunsonek abereak salneurri onean saltzeko asmoz bere ganadu multzo erraldoiarekin Missourira martxa egitea erabakitzen du. Thomas Dunsonen laguntzaile nagusienen artean honako hauek daude: jada gazte heldua bilakatu den Matt (Montgomery Clift) eta Groot Nadine (Walter Brennan) eskarmentudun gizona. Ibilbidean zehar gizon taldeak gora behera ugari biziko ditu, honi Dunsonek bere langileekin duen jarrera gogorra gehitu behar zaiolarik.
Bestalde, nahiz eta ibilbide seguruagoa ziurtatzeko asmoz Dunsonek abeltalde bat trena iritsi berri den Abilene udalerrira bidaltzeko gomendioak jaso izan, honek proposamenari uko egin eta bere hasierako egitasmoarekin jarraituko du. Eztabaidaren erdian, Mattek Abilenera joatea erabakiko du, nahiz eta Dunsonek matxinada haren aurrean Matt hiltzeko mehatxua jaurti. Mattek hirian ganadua saltzeko asmoa gauzatu eta asmo onez Dunsoni irabazien zati bat emateko asmoz txeke bat ere bien izenean lortuko du. Halere, Dunson arrantxero zaharrak Matt gaztea topatu eta bien arteko liskarra piztuko da.
Aktoreak
aldatu- John Wayne, Thomas Dunson
- Montgomery Clift, Matthew 'Matt' Garth
- Joanne Dru, Tess Millay
- Walter Brennan, Nadine Groot
- Coleen Gray, Fen
- Harry Carey, Melville jauna
- John Ireland, Cherry Valance
- Noah Beery Jr., Buster McGee
- Harry Carey Jr., Dan Latimer
- Chief Yowlachie, Quo
- Paul Fix, Teeler Yacey
- Hank Worden, Sims Reeves
- Ray Hyke, Walt Jergens
- Wally Wales, Larru Zahar (Old Leather)
- Mickey Kuhn, Matt mutikoa
- Robert M. Lopez, indiarra
Kritikak
aldatu- New York Times: «filmaren bi herenetan gutxienez, zinezko cowboy istorio latza da, haiek jasaten zuten bizimodu arriskutsua».[1]
- Turner Classic Movies: «Hollywoodek ekoiztutako Western bikainenetako bat».[2]
- Variety: «Howard Hawksen ekoizpen eta zuzendaritzak Mendebalde Urrunaren sorreraren historiari antzezpen bikaina eskeini zion...»[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Red River (1948). .Nytimes.com.
- ↑ RED RIVER: The Essentials. TCM.com
- ↑ Red River. Variety.com.
Kanpo estekak
aldatu- Red River filmaren lehenbiziko zatia ikusgai (Ingelesez)
- Red River filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)