Red Eye (2005eko filma)

Red Eye, 2005eko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. Rachel McAdams, Cillian Murphy, Brian Cox eta Jayma Mays aktoreek antzeztu zuten.

Red Eye (2005eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2005
IzenburuaRed Eye
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, misteriozko zinema, film dramatikoa eta psychological thriller (en) Itzuli
Iraupena81 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Florida eta Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wes Craven
Gidoigilea(k)Carl Ellsworth (en) Itzuli
[[Kategoria:Carl Ellsworth (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMarianne Maddalena (en) Itzuli
Chris Bender
[[Kategoria:Marianne Maddalena (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaDreamWorks
EdizioaStuart Levy (en) Itzuli
Patrick Lussier
Bestelako lanak
MusikagileaMarco Beltrami
Argazki-zuzendariaRobert Yeoman
Jantzi-diseinatzaileaMary Claire Hannan (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFlorida
Argumentu nagusiaHegazkintza eta terrorismoa

redeye-themovie.com
IMDB: tt0421239 Filmaffinity: 343191 Allocine: 57881 Rottentomatoes: m/1149496-1149496-red_eye Mojo: redeye Allmovie: v313930 TCM: 624689 Metacritic: movie/red-eye TV.com: movies/red-eye Netlix: 70028900Edit the value on Wikidata

[[Ingeles}}ez Red Eye izendapen ironikoaz gauez zeruratu eta goizez lurrartzen duten hegaldiak izendatzen dira, begi gorriak nekea, gutxi lo egin eta gau osoz bidaiatu izanaren ondorioa baidira.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lisa Reisertek (Rachel McAdams) Texasen bere amonaren hiletara joan ostean Miamira itzultzeko hegazkina hartu berri du. Zeruratzearen ondoren, hasiera batez oso jatorra den Jackson (Cillian Murphy) bidailaguna ezagutuko du, baina berehala bere benetako asmoa jakinaraziko dio: Charles Keefe (Jack Scalia) AEBetako Segurtasun Batzordeko idazkaria hil nahi duen erakunde armatu batentzat lan egiten du, eta Lisa bere betebeharra gauzatzeko ezinbestekoa da, Keeferen jabetzakoa den hotelean lan egiten baitu. Lisak laguntza emateari uko egingo dio, eta Jacksonek Lisaren aita Joe (Brian Cox) hil dezaten aginduko du. Hegazkinean harrapaturik dagoenez, Lisak Jacksonengandik ihes egin eta berehalakoa izan daitekeen aitaren erailketa ekiditen saiatuko da.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu