Raziyyat-Ud-Dunya Wa Ud-Din (persieraz: سلطان رضیه الدنیا والدین‎; 1205 - 1240ko urriaren 15), Razia Sultana izenez ezaguna, Delhiko Sultanerriaren agintaria izan zen, gaur egungo Indian. Azpikontinenteko lehen emakume musulman agintaria izan zen, eta Delhiko historiako emakume agintari bakarra[1].

Razia Sultana

Sultan of Hindustan (Sultan of Delhi) (en) Itzuli

1236ko azaroaren 10a - 1240ko urriaren 13a
Rukn ud din Firuz (en) Itzuli - Muiz ud din Bahram (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBudaun (en) Itzuli, 1205 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaKaithal (en) Itzuli1240ko urriaren 13a (34/35 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Razia Begum (en) Itzuli
Familia
AitaIltutmish
AmaQutub Begum
Ezkontidea(k)Malik Altunia (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
LeinuaMamluk sultanate (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Shamsuddin Iltutmish sultan mamelukoaren alaba, 1232-1232 tartean Delhiren administratzaile izan zen, bere aita Gwaliorreko kanpainan ari zenean. Elezahar ziurrenik apokrifo baten arabera, garai horretan izandako gaitasun handiengatik liluratuta, Iltutmishek Razia izendatu zuen bere ondorengo gisa. Iltutmishen ondoren Ruknuddin Firuz anai-ordea izan zen agintaria, eta Shah Turkan ama-ordeak Razia exekutatzeko planak egin zituen. Ruknuddinen aurkako matxinada batean, Raziak lortu zuen publikoa Shah Turkanen aurka jartzea, eta Ruknuddinen lekua hartu zuen tronutik 1236an kendu zutenean.

Raziaren izendapenaren aurka nobleziaren parte bat altxatu zen, baina batzuk berarekin batu ziren ostean, eta beste batzuk garaitu zituen. Noblezia turkikoak uste zuen agintari gisa agertu bai, baina atzetik boterea izan zezaketela; hala ere, gero eta botere gehiago izan zuen. Postu garrantzitsu batzuetan turkikoak ez ziren pertsonak izendatu zituen, eta horregatik nobleziaren haserrea handitu zen. 1240ko apirilean nobleen talde batek postutik kendu zuen, lau urtez sultan izan ostean. Ikhtiyaruddin Altunia matxinatuarekin ezkondu zen, eta saiatu zen tronua berriro lortzen, baina Muizuddin Bahram anaia-ordeak garaitu zuen urrian, eta pixka bat beranduago erail zuten[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Jackson-Laufer, Guida M. (Guida Myrl). (1999). Women rulers throughout the ages : an illustrated guide. Santa Barbara, Calif. : ABC-CLIO ISBN 978-1-57607-091-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. «Death of Sultan Razia | History Today» www.historytoday.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).

Kanpo estekak aldatu