Rassemblement National

Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesez Rassemblement National edo RN, eta 2018ra arte Front National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea Jean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak, Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.

Rassemblement National
Logo Rassemblement National.svg eta Logo Front National.svg
Datuak
Izen ofiziala
Rassemblement national eta Front national
Izen laburra RN
Mota alderdi politikoa
Herrialdea Frantzia
Ideologia Frantses nazionalismo, national conservatism (en) Itzuli, Souverainism (en) Itzuli, Eskuindar populismoa, Antiglobalizazio mugimendu, Euroeszeptizismo, Protekzionismo eta Estatismo
Kokapen politikoa eskuin politiko eta Eskuin-mutur
Jarduera
Kidetza European Alliance for Freedom (en) Itzuli, Rassemblement Bleu Marine (en) Itzuli eta Identity and Democracy Party (en) Itzuli
Kide kopurua 85.000 (2016)
Gobernantza
Presidentea Marine Le Pen
Egoitza Nanterre
Historia
Sorrera 1972ko urriaren 5a
Sortzailea

rassemblementnational.fr


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.png
Artikulu hau Frantziako Fronte Nazionalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte Nazionala (argipena)».

FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.

2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan Jacques Chiracen aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin[1].

Erregioekiko jarrera: Euskal HerriaAldatu

Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.

EHren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezein Pirinio Atlantikoetan RNren idazkari den Jean Michel Iratxet, Euskal Hirigune Elkargoaren kontra agertu baitzen, egitura honi egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio[2]. Alta, Akitania Berriko Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorra azalduz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Platiau, Charles. (13/12/2018). «El partido de Le Pen consolida su ventaja para las elecciones europeas» Europa Press . Noiz kontsultatua: 2018/12/20.
  2. (Frantsesez) «Jean-Michel Iratchet - OPLB Office Publique de la Langue Basque» YouTube . Noiz kontsultatua: 2017/01/05.

Kanpo estekakAldatu