Raquel encadenada (Rakel kateatua) Miguel Unamunoren antzezlana da. 1921ean idatzita, 1959 arte ez zen argitaratu. 1926an Bartzelonan, Tívoli antzokian lehen aldiz taularatu zen, Amatasunaren gai taularatu zuen; zentzu horretan Izeba Tula eleberriarekin badu lotura nabaria.

Raquel encadenada
Datuak
IdazleaMiguel Unamuno (1921)
Argitaratze-data1926
GeneroaAntzezlana
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Euskal Herria

Argumentua aldatu

Protagonista, Raquel, ama ez izateagatik ezinegonean bizi da. Raquel biolin-jotzaile ezaguna da eta haren senarra, Simón, bere ordezkaria da. Raquelek Simón ez du maite. Gizonak, bestetik, emaztearen ibilbide artistikoaz pentsatzen ez du seme-alabarik nahi zeren eta, haren ustez, horrek bere karrera oztopatuko baitluke. Raquelek senarrari aurre egiten dio eta honek azkenik senargaiohi baten semea, Susín, zaintzea onartuko du. Umea gaixorik dago baina Raquelen zaintzei esker, osatuko da. Haur hori Aurelioren semea da eta haren ama erditzeko unean hil egin zen. Azkenean erabaki bat hartuko du: haren senarra utziko du eta Aurelio eta Susinekin alde egingo du. Eta, azkenik, nahiz eta ama izan, lanean jarraituko du.

Lehen antzezpena aldatu

Bartzelonako Tívoli antzokian izan zen, Matilde Rivera eta Enrique De Rosas argentinarren konpainiaren eskutik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu