Rana Plazako eraikinaren erorketa (2013)
Rana Plazako eraikinaren erorketa izugarrizko tragedia izan zen Bangladesheko Daka hirian, 2013ko apirilaren 24an.[1] Hildako kopurua kontuan izanda, munduko istripu industrialik larriena izan da, Bhopaleko (India) 1984ko ezbeharraren atzetik. Biktima gehienak emakumeak eta haurrak izan ziren; haurrak eraikin bertan zegoen haurtzaindegian zeuden.[2] Ehungintza industrian izandako istripu handiena izan zen.
Rana Plazako eraikinaren erorketa | |
---|---|
Mota | egituraren hutsegite |
Data | 2013ko apirilaren 24a |
Kokaleku | Savar Upazila (en) |
Herrialdea | Bangladesh |
Kausa | criminal negligence (en) |
Pertsona hilak | 1.135 |
Pertsona zaurituak | 2.500 |
Ondorioak
aldatuBangladeshen Rana Plazako eraikina erori zenean 1.127 langile hil eta 2.500 zauritu ziren, ia denak emakume jostunak. Daca hiriburuan izan zen ezbeharra, eta bezperan, eraikinean pitzadurak aurkitu eta salatu bazituzten ere, nagusiek ez zuten neurririk hartu. Eraikinak ezegonkorrak ziren, eta irteerak blokatuta egon ohi ziren lapurretak saihestu asmoz. Hainbat marka ezagunentzat produzitzen zuten lantegiok: Inditex, El Corte Inglés, Mango, Alcampo, Primark, Wal-Mart, GAP edo Benetton dira horietako batzuk.[3]
Eraikinean arropa fabrikak, banku bat, apartamentuak eta hainbat denda zeuden. Eraikinean pitzadurak aurkitu eta berehala beheko solairuetako dendak eta bankua itxi egin ziren. Eraikinaren jabeek, ordea, ez zituzten kontuan hartu aurreko egunean pitzadurak agertu ondoren eraikina ez erabiltzeko oharrak. Jantzigintzako langileei hurrengo egunean itzultzeko agindu zitzaien, eta eraikina goizeko ordu puntan erori zen.[4]
Erorketaren kausak
aldatuHauek izan ziren hondamendia ekarri zuten arrazoi zuzenak:
- Eraikina urmael betetako baten gainean eraiki zen, eta horrek egituraren osotasuna arriskuan jarri zuen.[5]
- Merkataritza-erabilera industria-erabilerara bihurtzea besterik gabe[6]
- Jatorrizko baimenaren gainetik lau solairu gehitzea[7]
- Kalitate txikiagoko eraikuntza-materiala erabiltzea (horrek eraikinaren egitura gainkargatzea ekarri zuen, sorgailuen eta makineria industrializatu astunaren ondoriozko bibrazioen ondorioz). Elementu horiek Sohel Igelaren praktika komertzial zalantzagarriak eta Savarreko praktika administratibo zalantzagarriak erakutsi zituzten.[8]
Protestak
aldatu2013ko apirilaren 25an, Bangladesh osoko ehunka milaka langile protestan atera ziren bezperako Rana Plazako sarraskia salatzera. Samina izugarria zen, ia 1.200 langile hil eta 2.500 zauritu ziren, mundu osoan jantziak salduz aberasten ari ziren ugazaben ardura faltagatik. Errepideak blokeatu, Poliziarekin borroka egin eta denda eta lantegien aurka egin zuten, bai eta ehungintzako ugazaben egoitzaren aurka ere.[9]
Inputatuak
aldatu2013an Bangladesheko Ustelkeriaren aurkako Batzordeak 17 pertsona, enpresariak eta funtzionario munizipalak, inputatu zituen Rana Plaza eraikinaren erorketa izan zela eta. Dacako Rana Plazaren eraikuntzan, araudia bete ez izana leporatu diete inputatuei. Inputatuen zerrendan, ehungintza tailerretako funtzionarioak eta jabeak zeuden, baina ez zen ageri Rana Plaza eraikinaren jabea, Sohel Rana. Iturri judizialen arabera, Ranaren gurasoak ageri ziren eraikinaren jabe gisa paperetan, eta haiek izan ziren inputatuak. Batzordearen arabera, agintari munizipalek eraikinean solairu berriak eraikitzeko baimena eman zuten, horretarako eskumenik ez zuten arren.[10]
Nazioarteko konpromezua
aldatuEtorkizunean horrelako istripurik berriz ez gertatzeko, 2021ean marka askok Nazioarteko Akordioa sinatu zuten. Gaur egun, Bangladeshen hornitzen diren 171 markek sinatu dute akordio hau, moda azkarreko erraldoiak barne, hala nola H & M, Inditex eta Fast Retailing (UNIQLO). Hala ere, oraindik akordioa sinatu ez duten hainbat enpresa daude: Levi's, Decathlon, Amazon eta Ikea, besteak beste.[11] Programari atxikitzeari eta hura ordaintzeari uko egiterakoan, baina programa honek hobetzen dituen fabriketan hornitzen jarraitu dutenez, Levi ‘s eta IKEA beste marka horien ahaleginez baliatzen ari dira.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.industriall-union.org/help-the-humanitarian-relief-effort-in-savar
- ↑ https://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/asia/bangladesh/10014778/Bangladesh-building-collapse-kills-at-least-82-in-Dhaka.html
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bangladeshen-rana-plazako-eraikina-erori-zenean-1127-langile-hil-eta-2500-zauritu-ziren-ia-denak-emakume-jostunak
- ↑ Nelson, Dean (24 April 2013). "Bangladesh building collapse kills at least 82 in Dhaka". The Daily Telegraph. Londres.[1]
- ↑ https://libcom.org/article/house-cards-savar-building-collapse
- ↑ https://www.bbc.com/news/world-asia-22404461
- ↑ https://archive.dhakatribune.com/bangladesh/court/2017/04/19/rana-plaza-charge-framing-may-8
- ↑ https://eu.usatoday.com/story/news/world/2013/05/03/bangladesh-official-disaster/2134531/
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bangladeshko-100000-langile-protestan-atera-ziren-bezperako-rana-plazako-sarraskia-salatzera
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2332278/bangladesh--17-inputatu-bangladesheko-tailerren-erorketagatik/
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2023-04-25/krabelin-gorriak-izenak-gogoan.htm
- ↑ https://www.setem.org/euskadi/eu/kategoriarik-gabe/rana-plaza-hondamendia-bederatzi-urte/