Ramuntxo Arruiz (Iruñea, 1958Baiona, 1980ko martxoaren 26a) Iparretarrak erakunde armatuko kide bat izan zen, 1980ko martxoan Baionako suprefetaren kotxearen azpian lehergailu bat jartzen ari zela hil zena. Berarekin batera Txomin Olhagarai hil zen.

Ramuntxo Arruiz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1958
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1980ko martxoaren 26a (21/22 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaIparretarrak

Biografia aldatu

Iruñean jaioa, 2 urte zituelarik bere gurasoak Baigorrira joan ziren, Francoren erregimenaren errepresiotik ihesi. Ikasketak 16 urterekin utzi eta okindegi batean hasi zen lanean. Gero, baso lanetan ere ibili zen. Azkenik, Baionako Ontzi-Ola enpresan lan egiten bukatu zuen. Baigorrin, herri kultur mugimenduan ibili zen: Arrola dantza taldean eta Ibai-Gorri abesbatzan parte hartu zuen.


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.