Usermaatra-Akhenamon Ramses-Setherkhepshef-Meriamon edo Ramses VIII.a, Egiptoko XX. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen. Bere erregealdia, K.a. 1129tik K.a. 1126 arte hedatu zen.

Ramses VIII.a

Faraoi

K.a. 1130 - K.a. 1129
Ramses VII.a - Ramses IX.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1129 ( urte)
Familia
AitaRamses III.a
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7261722 Edit the value on Wikidata
Ramesidar garaiko ostrakona

Erregealdia

aldatu

Ziuraski, Ramses III.aren semea. Bere erregealdiak urte bete baino gutxiago iraun zuen, ziuraski, hiru hilabete eta 19 egun soilik, dinastia honetako faraoirik ezezagunena delarik. Bere erregealdiko data bakarra baino ez da ezagutzen, 1. urteko Peret hilabeteko 2. eguna, Kieneburen hilobian grabatua, Tebasen.

Bere garaiko testigutzak

aldatu

Bere erregealdiari buruzko erreferentziak, honako toki hauetan daude:

  • Erregearen aipamen bat Horiren estelan, Abidosen, 2081 Berlingo estela.
  • Kieneburen hilobian idazkun bat, Tebasen.
  • Erregearen izena, Ramses III.aren tenpluan idatzi zen, Medinet Habun.

Bere hilobia, XX. dinastiako faraoi guztienetatik, oraindik identifikatu ez den bakarra da. Bere momia ez da aurkitua izan. Adituren batzuk, Ramses IX.aren seme zen Mentuherkhepeshef printzearen hilobia, KV19a, Ramses VIII.arentzat eraikitzen hasi zela iradoki dute, baina ezegoki bihurtu zen errege bihurtu zenean.


Aurrekoa
Ramses VII.a
Egiptoko faraoia
K.a. 1129-K.a. 1126 XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses IX.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses VIII.a