Ramses VII.a

Usermaatra-Setepenra Meriamon-Ramses edo Ramses VII.a, Egiptoko faraoia izan zen K.a. 1136 eta K.a. 1129 bitartean. XX. dinastiako seigarren faraoia izan zen.

Ramses VII.a
Ramses VII deities.jpg
Faraoi

K.a. 1136 - K.a. 1129
Ramses VI.a - Ramses VIII.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1129 ( urte)
Familia
AitaRamses VI.a
AmaNubkhesbed
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7261715 Edit the value on Wikidata
Ramses VII.aren hilobia, KV1, xehetasuna

ErregealdiaAldatu

Ramses VI.a eta honen emazte Nubtxesbeden seme eta oinordekoa. Gobernatu ahal izan aurretik hil zen seme bat izan zuen. Ramses VII.aren oinordekoa, bere osaba Ramses VIII.a izan zen.

Bere erregealdiari dagokionez zenbait agiri ekonomiko eta administratibo eta faraoiarentzako bost ereserki biltzen dira. Langileen hiria zen Deir el-Medinan aurkitutako agiriek, bere garaiko krisialdi ekonomikoa adierazten dute, matxinada prestatzera bultzatzen dutenak, alearen prezio handien ondorioz. 1907-1908 Turingo Papiroan, bere erregealdiko zazpigarren urtea datatuta dago.

Ramses VII.aren hilobiaAldatu

Errege honen monumenturik garrantzitsuena, bere hilobia da, KV1a, Erregeen Haranean. Hilobi xalo bat da, mendeetan zehar irekita mantentzen dena (zeinu greziar eta erromatarrak ditu). Sarkofagoa, hilobiko lurzorua zulatuz egin zen, eta, zuloaren gainean, harlauza handi bat jarri zen. Bere momia ez da aurkitu.

Erregearen izena daramaten faienzazko lau ontzi aurkitu ziren DB320 gordelekutik gertu, honek, identifikatu gabeko gorpuetako bat, berea izan daitekeela iradokitzen duelarik.

 
Ramses VII.aren hilobia, Sokar, xehetasuna

Bere garaiko testigutzakAldatu

Bere erregealdiari buruzko erreferentziak, honako toki hauetan aurki daitezke:


Aurrekoa
Ramses VI.a
Egiptoko faraoia
K.a. 1136-K.a. 1129 XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses VIII.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses VII.a