Ramon de Zabalo Zubiaurre
Ramón de Zabalo Zubiaurre (South Shields, 1910eko uztailaren 28a - Viladecans, 1967ko urtarrilaren 1a) 1930eko hamarkadako futbolari kataluniar nabarmena izan zen.[1]
Ramon de Zabalo Zubiaurre | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | South Shields, 1910eko uztailaren 28a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Viladecans, 1967ko urtarrilaren 1a (56 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Biografia aldatu
Bere jaiotegunaren eta dataren inguruan desadostasunak egon arren, teoriarik seguruena da Ramón de Zabalo South Shieldsen (Ingalaterra) jaio zela 1910ean, txikitan Bartzelonako Fort Pienc auzora joan zela. [2] Bere auzoko taldearekin hasi zen, UA Horta fitxatu aurretik. 1928an FC Barcelonan sartu zen, non 236 partida jokatu zituen eta aparteko eskuineko atzelari bihurtu zen, espezialistek gerra aurreko onenetarikotzat jotzen zutena. Garai horretan Frantziara erbesteratu zen eta bertan paper handia jokatu zuen Parisko Racing-en Frantziako kopa bat irabaziz. 1944an Barçara itzuli zen eta bertan denboraldi bat gehiago jokatu zuen Viladecansera erretiratu aurretik.
11 aldiz izan zen nazioartekoa. Italian 1934ko Munduko Kopako azken fasean parte hartu zuen, Italiaren aurkako partida jokatuz. 1967an hil zen Viladecansen .
Tituluak aldatu
- 5 Kataluniako Futbol Txapelketa: 1930, 1931, 1932, 1935, 1936.
- 1 Espainiako Futbol Liga: 1945.
- 1 Frantziako Futbol Kopa: 1940.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Galeria de internacionales. Mundo Deportivo 2 d'agost de 1988.
- ↑ Ramón de Zabalo. Condominio hispano-británico. Fernando Arrechea (CIHEFE) Gener de 2014.